Ni baino 20 urte gazteagoa den maitalea dut. Zoragarria zait bere gorputz liraina nirearen gainean zaldika ikustea; zoragarria, baita ere, harentzat ni bezalako gizon heldu bat erakargarri izatea. Egoarentzat bikaina, inondik ere!

Halere, azkenaldian lanpetuta eta bestelako kezkekin nabilela, ez dut sexurako betarik. Berak ordea, sumendia du hanka artean eta hura itzaliko duen suhiltzailea behar.

Puntu honetan, mila bider bedeinkatzen dut polimaitasunaren kontu hau. Izan ere, ni bizpahirurekin nabilen bezala, bera ere hiruzpalaurekin dabil. Eta gure mezu adeitsuen artean, besteekin ditugun “jugadak” ere komentatzen ditugu (jelosiarik ez), eta ni pozik nago neuk eman ezin diodana besteengan aurkitzen duelako. Ez bainuke nahi hura nire zain egotea, hau presioa!

Gainera, gauza xelebrea deskubritu dut. Besteekin larrutan irudikatzeak asko berotzen nauela!

Entzuna dut, jende edadetuak “voyeur” izateko zaletasuna garatzen duela. Gorputzak erantzuten ez duelako zela imajinatzen nuen, baina agian ez da hori bakarrik izango. Pornoaren industrian ere, “cuckold” genero oso bat badago, zerbaitengatik izango da…

  • @txintxo
    link
    fedilink
    22 years ago

    nik ere nabari izan dut askotan zahartzen doazten pertsonen (zahartu = esperientziak jaso) energia edo aktibitatea gutxitzen doala, ez noski gozatzeko gogo horretan oinarritua, baizik agian jarrera pasiboagoa hartzeana ta gogoko izatea ikusle bezela parte hartzearena, uste nun nere paranoiak izango ziala, oain lasaio nao jajaja!!

    • @UnxOPM
      link
      fedilink
      22 years ago

      Baietz! Nik, orain arte, horrelako zaletasunak zituzten pertsonen berri izan dudanean (komunikabideen bidez batez ere), arbuio kutsu batekin izan da: bai kazetariak, bai irakurleak, nolabaiteko epai morala ematen genion hori egiten zuten "viejo verde"ei, gaitzesgarria noski. Badakizu: neurria norberak ematen du, eta neurri horretatik ateratzen den guztia, txarra.

      • @txintxo
        link
        fedilink
        1
        edit-2
        2 years ago

        oso gaizki ikusia izan dia horrelako erlazioak bai, baino gero hor dao Espainiako errege kuttun izandakoa, neska gazteez inguratua, “propinatxoak” ematen… adibide famatua da baino konfirma dezaket afizio oso zabaldua dala baina tabu bezala ikusia dao oaindikan ta isilpean eamatea normalen… amorrugarria da beti gizartearen “normaltasun” horretatik at dagoen edozein kasu bazpa gaitzesten da zuk diozun bezela, aurretik ulertzen saiatu gabe, oiii besteen bizitzak ez baligute axola hobe biziko ginake!! nahiz ta egia den badaudela zahar asko oso toxikoak ta min asko iteutenak gazteei, Cervantesek zioen bezela: “ez dago gaiztoa den zaharrik, urkara eramaten zaituena baizik”.

        ta konfirma diezazuket, beste polotikan ere entzun beharrekoak, plazerra edozein adinekokin partekatu nahi izateagatikan, inoiz dirua eskatu gabe, gozatzearren soilik: txapero, asaltasilos, a trabajar a las eskinas… pfff bai zaharrak ta gaztek, nik beti pentsatzet eztia etzala astoan ahorako in!!