Hizkuntza anitzetan aritzen zareten fedibertsozaleok, nola egiten duzue?
Pertsonalki profil bakarraren aldekoa naiz orokorrean, kudeatzen errazagoa delako (nahiago dut profil bakarra/osoa niretzat) eta pertsonen konplexutasuna hobeto adierazten duela iruditzen zaidalako (nahiago ditut perfil bakarrak/osoak jarraitu).
Euskal komunitatearekin lotura estutzeko aukera ikusi dut fedibertsoan (.eus instantzia ugarien bitartez) eta horregatik hobestu izan ditut instantzia horiek. Baina ikusita gehienetan (guztietan?) euskara hutsezko ekosistemak sortzea dela helburua… euskara ez den hizkuntzetan aritzea ez da egoki gertatzen.
Bi aukera bururatzen zaizkit:
- Beste instantziaren batean sortzea profil bakar/osoa, eta hortik aritzea
- .eus instantziako profiletik euskaraz egitea, eta beste instantziaren batetik egitea beste hizkuntzatan
Bakoitzari ikusten dizkiot arazo edo eragozpenak. Horregatik luzatu nahi nizuen galdera: nola egiten duzue? Eta zergatik?
Edizioa: zuzentzaile automatikoaren des-zuzentzeak zuzentzeko.
Nik profil bakarra erabiltzen dut .eus instantziakoa.
Eduki gehiengoa euskaraz idazten dut, hala ere beste instantzietako jendea jarraitzen dut, euskaraz ez dakiena. Momentu puntualetan, beste instantzietako jendeari, bere hizkuntzan erantzuten diet, hala ere, euskaraz ere hitzen bat idazten saiatzen naiz, jakin dezaten nondik natorren.
Nik uste posiblea dela, instantzi bakarrarekin egotea, baina beti ere erabiltzailearen arabera, guztiok ez dugu profil berbera.
Nik oso antzera egiten dut.
Bide batez, Mastodon.eus-en bertan gai hau behin baino gehiagotan atera da, adibidez hemen: https://mastodon.eus/@dabidnet/104886790787106108