Pixalia
5
Pixalia

Buruntzaldeko hizkeran "pixagurea"ri “pixale” esate zaio ta, sakon pentsatuta ere, eztet lortzen nundik etorri daiteken asmatzea.
Berez gure hizkerako “pixagale” hitzan laburdura da, baño hoi ere ez dakit nundik letorken.

Inork ideiarik?

@Txopi
admin
link
fedilink
110 hilabete

Nik dakidala -GURA/-kura eta -GALE atzizkiek esanahi berdina dute, baita Lekeition erabiltzen dugun -ASI atzizkiak ere; zerbaiten gogoa izatea. Adibidez: logura, logale, hazkura, goragale, txizagura, txizasi, kakasi…

Baliteke -gale, -gura tik etortzea, baina nik independenteak ikusten ditut, zerbaitetarako gogoa adierazteko beste aukererako bat. Aipatu duzuen -GILE atzizkiaz gain -ESTU, -LARRI eta -NAHI ere erabiltzen dira zentzu berdintsuarekin: https://www.santurtzieus.com/gelairekia/unitateak/3/lagun/atzizkien_zerrenda.htm

Etimologien komunitatea
!etimologiak
Create a post

Batez ere euskarazko etimologiekin gozatzeko komunitatea da hau, baina edozein hizkuntzatako hitz, mailegu eta bitxikeriekin ere bai.

Elkarrizketa serioa eta zientifikoa onartzen eta eskertzen dira, baina serioegi aritzea eta haserretzea ez.

Bromak eta hitzen jatorriekin pixka bat amestea onartzen da, baina suposizioak egiten ari bazara, “badirudi…” “imaginatzen hau datorrela…” bezalakoak erabili.

Arau hauek denborarekin aldatu daitezke, baina etimologiekin gozatzeko araua betirako da ;-) Ongi etorri!

PD: hemengo moderatzailea @mikelgs@lemmy.eus da, zalantzarik izanez gero bidali mezu bat.

  • 0 users online
  • 1 user / day
  • 2 users / week
  • 2 users / month
  • 8 users / 6 months
  • 14 subscribers
  • 26 Posts
  • 44 Comments
  • Modlog