Belarrei buruzko apunteak ite ditut Zettelkasten metodoa erabiltzen. Zettlr programa erabiltze det horretarako, MD formatuko fitxategiekin.
Nahiko nukena da apunte guzti hoiek webgune batera pasatzea ta bertan gauza hauek in ahal izatea:
Eztakit aproposena litzaken Hugo edo SimpleMD bezelako MD bistaratzeko programa bat moldatzea edo hutsetik eraikitzea. Edonola, laguntza beharko nuke ta ilusioz ekingo nioke lanai
Informatikari Euskaldunak biltzeko gunea.
Garapena, segurtasuna, sistema administraritza, diseinua, Raspberry, Arduino, Linux… edo teknologia eta informatikarekin erlazioa duen edozein gai jorratzeko lekua.
Banner eta logoa: https://pixabay.com/users/janjf93-3084263/
Kaixo @Porru@lemmy.eus , argitaratutako edo web bitartez partekatutako zettelkastenak digital garden izendatuta ikusi izan ditut (zure proiekturako, ezin aproposago, bide batez).
Ez da oharrak jasotzeko planteamendu berbera, baina funtsa antzekoa da—eta azkenean norberari dabilkionarekin asmatzea da kontua, batetik hala bestetik ikasita. Digital garden kontzeptu horrekin lotuta dauden beste bat dira evergreen oharrak (hazten, garatzen ari direlako etengabe).
Eta oinarri horrekin badaude, adibidez, Hugorekin, GitHub + Cloudfare Pagesekin edo Gatsby erabiliz egin dutenak. Ez ditut probatu beraz ez dakit zure eskakizunak zein neurritan beteko dituzten…!