Belarrei buruzko apunteak ite ditut Zettelkasten metodoa erabiltzen. Zettlr programa erabiltze det horretarako, MD formatuko fitxategiekin.

Nahiko nukena da apunte guzti hoiek webgune batera pasatzea ta bertan gauza hauek in ahal izatea:

  • MD fitxategiak errendatuta bistaratu, irudi eta guzti
  • Zettlr-en “[[…]]” markekin markatutako barne-estekak webgunean ere hala izatea. Barne-esteka hoiek beste fitxategita bideratze dute.
  • Zettlr-en “#…” markakin markatutako etiketak webgunean ere ikusi ahal izatea. Etiketek fitxategiak taldekatze dituzte.
  • Fitxategiak bilatu ahal izatea, ta baita ausaz bat bistaratu ahal izatea ere

Eztakit aproposena litzaken Hugo edo SimpleMD bezelako MD bistaratzeko programa bat moldatzea edo hutsetik eraikitzea. Edonola, laguntza beharko nuke ta ilusioz ekingo nioke lanai

  • Miren
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    edit-2
    2 years ago

    Kaixo @Porru@lemmy.eus , argitaratutako edo web bitartez partekatutako zettelkastenak digital garden izendatuta ikusi izan ditut (zure proiekturako, ezin aproposago, bide batez).

    Ez da oharrak jasotzeko planteamendu berbera, baina funtsa antzekoa da—eta azkenean norberari dabilkionarekin asmatzea da kontua, batetik hala bestetik ikasita. Digital garden kontzeptu horrekin lotuta dauden beste bat dira evergreen oharrak (hazten, garatzen ari direlako etengabe).

    Eta oinarri horrekin badaude, adibidez, Hugorekin, GitHub + Cloudfare Pagesekin edo Gatsby erabiliz egin dutenak. Ez ditut probatu beraz ez dakit zure eskakizunak zein neurritan beteko dituzten…!