Bi hitz horiek lotura ote dute? Bizitza amaitzearenak eta Jesusi gurutzean jartzeko jarri zizkiotenek? Lotura hori seguru-seguru badagoela esan dit lagun batek, baina ez dakit ba… (eta ez dakit nola ikertu egia esan, norbaitek baldin badaki nola begiratu behar nukeen, irakatsi mesedez!).

  • Unx
    link
    fedilink
    arrow-up
    2
    ·
    3 年前

    Lotura hori, Errezil herriaren izenaren esanahia “Errez hil” dela esatea bezalakoa da. Ganorarik gabekoa alegia.

    • mikelgsOPMA
      link
      fedilink
      arrow-up
      2
      ·
      3 年前

      Hori iruditzen zitzaidan niri ere, bai.

      Orain hemen ikusi dut Hil familiako hitzen etimologiei buruz badagoela informazioa, baina iltzeak ez ditut ikusi bertan.

      Bai ikusi dudala Ilaski izenaren esanahia! 😄 Honetaz gogoratuko naiz “iluntzean”, “ilaskiara” norbaitekin hizketan nagoen hurrengoan.