Bi hitz horiek lotura ote dute? Bizitza amaitzearenak eta Jesusi gurutzean jartzeko jarri zizkiotenek? Lotura hori seguru-seguru badagoela esan dit lagun batek, baina ez dakit ba… (eta ez dakit nola ikertu egia esan, norbaitek baldin badaki nola begiratu behar nukeen, irakatsi mesedez!).

  • @Juan
    link
    22 years ago

    Mendebaldetik begiratuta, behintzat, nondik kolpe ez du, hil (kaput) untz(e)a (iltzea). Eta bistan du objektu bera bada iltzea eta untzea, jatorri batekoa direla. Kaputekin zerikusirik ez du izango. bilo/hile/ula, irten/urten, horiek ere pariente

  • @Unx
    link
    22 years ago

    Lotura hori, Errezil herriaren izenaren esanahia “Errez hil” dela esatea bezalakoa da. Ganorarik gabekoa alegia.

    • @mikelgsOPMA
      link
      22 years ago

      Hori iruditzen zitzaidan niri ere, bai.

      Orain hemen ikusi dut Hil familiako hitzen etimologiei buruz badagoela informazioa, baina iltzeak ez ditut ikusi bertan.

      Bai ikusi dudala Ilaski izenaren esanahia! 😄 Honetaz gogoratuko naiz “iluntzean”, “ilaskiara” norbaitekin hizketan nagoen hurrengoan.