Berriki @xabik bere mugikorra irekitzea lortu duela kontatu du eta horrek berpiztu dit nireari bateria berritzeko asmoa.

Samsung Galaxy S8 bat da, 2017an merkaturatuta baina nik berregokitutakoak saltzen dituen horietako webgune batean erosia 2020ean. Mugikorrarekin oso gustora nago eta ez nuke aldatu nahi, baina bateria motz geratu zaio ia hasieratik (aldatu nion, baina ez nuen apenas hobekuntzarik somatu) eta azken aldian egun erdia baino gehiago ozta ozta egiten du, eta apenas erabiltzen ez badut bakarrik.

Galdera batzuk sortzen zaizkit:

  • Modelo honetarako orain erositako bateriak… berriak izango dira, ala apal batean zain egon dira 2017-2018tik? Lehen aldiz bateria aldatu nionean ia alderik ez nabaritzearen azalpen hau irakurri nuen nonbait… Logika du (nire ulermen mugatuan), nahiz eta orain jarri, 5-6 urte baldin baditu bateriak, degradatuta egotea baita ere. Zer uste duzue? Baliteke, ala mereziko du hala ere, orokorrean, bateria aldaketa saiatzea?
  • Azken aldian denda batera eraman nuen aldaketa egitera. Bateriak kostatzen zuena baina pixka bat gehiagogatik, lana eginda… ez nintzen ausartu nik egitera, atzeko karkasa despegatu eta gero pegatu beharra, sensoreren bat hondatu edo berriz ondo ez jartzeko arriskua etab. Gomendatzen duzue norberak egitea? Edo/eta ezagutzen duzue horrelakoak egiten dituen denda gomendagarririk Donostian?

LineageOS jarri nahi diot baita ere, eta bi gauza horiekin (bateria + SE berriarekin) espero dut beste urte pare bat irautea. Eskerrik asko aldez aurretik!

  • @galaipa
    link
    22 years ago

    Niri ere gertatu izan zait mugikorren bati bateria aldatu eta hobekuntza handirik ez nabaritzea. Ez dakit zehazki degradazioak nola funtzionatzen duen, baina esango nuke zuk diozunagatik izango dela.

    Dena den, nahiz eta mugikorra 2017koa izan, ohikoa izaten da bateriak ondorengo urteetan ere fabrikatzen jarraitzea. Horregatik, pare bat gomendio:

    • Bateriek fabrikazio data inprimatuta izaten dute, beraz saltzailea gai izan beharko litzateke esateko noizkoa den.
    • Bateria konfiantzazko denda batean erosi, eta ahal bada originala. Niri pertsonalki Impextrom.com denda gustatzen zait.

    Baina bai, nire esperientzian behintzat inoiz ez da mugikorra erosi berri zegoenean bezala geratuko. Noizko bateria modelo unibertsalak?

    Zuk zeuk aldatzeari dagokionez, esango nuke zure sen abenturazalearen araberakoa dela. Dirua aurrezteagatik bakarrik bada denda batera eramango nuke. Ez da askoz garestiagoa izango (antzekoa, kontuan hartuta erramintak, eta kola ere erosi beharko dituzula), eta zure lehen aldia bada ziurrenik hobeto geratuko da.

    Aldiz, zuk zeuk konpontzen probatzeko gogoa baduzu, aurrera! Kasurik okerrenean ordu batzuk eta dirua pixka bat galdu ondoren dendara eramaten bukatuko duzu. Mugikorra bera puskatzea ez da ematen duena bezain erraza. Tentuz, baina beldur handirik gabe ibili zaitezke.

    Zure telefonoaren kasuan zailtasuna 5etik 3koa dela baloratu dute NadieMeLlamaGallina webgunekoek. Ez duzu ia ezer askatu behar (behatzen sentsorea eta bateria bera bakarrik), baina zenion bezala bai karkasa eta bai bateria itsasita daude. Aurretik bateria aldatu zenionez baliteke errazagoa izatea. Normalean konponketetan erabiltzen den itsasgarria ez da mugikorra fabrikatzean erabilitakoa bezain ahaltsua izaten. Baina kontrako kasuak ere ikusi ditut, karkasak betirako itsasi dituzten dendak…

    Duela urte batzuk mugikorrak konpontzea zen nire hobby nagusietako bat, beraz horra nire gomendioak. Espero dut baliagarriak izatea. Edozein gauza, galdetu lasai!