Erein argitaletxeak ere saltzen ditu. Gaur erosi dut lehen aldiz liburu bat bertan, eta DRMa dela eta Adoberen programa erabili behar nuela jartzen zuen arren, praktikan ez da horrela izan. Zuzenean epub-a deskargatu ahal izan dut, eta arazorik gabe irakutzen du bai Calibrek eta bai liburu elektronikoak. Ez dakit horrela izango den liburu guztiekin.
Niri ere gertatu izan zait mugikorren bati bateria aldatu eta hobekuntza handirik ez nabaritzea. Ez dakit zehazki degradazioak nola funtzionatzen duen, baina esango nuke zuk diozunagatik izango dela.
Dena den, nahiz eta mugikorra 2017koa izan, ohikoa izaten da bateriak ondorengo urteetan ere fabrikatzen jarraitzea. Horregatik, pare bat gomendio:
Baina bai, nire esperientzian behintzat inoiz ez da mugikorra erosi berri zegoenean bezala geratuko. Noizko bateria modelo unibertsalak?
Zuk zeuk aldatzeari dagokionez, esango nuke zure sen abenturazalearen araberakoa dela. Dirua aurrezteagatik bakarrik bada denda batera eramango nuke. Ez da askoz garestiagoa izango (antzekoa, kontuan hartuta erramintak, eta kola ere erosi beharko dituzula), eta zure lehen aldia bada ziurrenik hobeto geratuko da.
Aldiz, zuk zeuk konpontzen probatzeko gogoa baduzu, aurrera! Kasurik okerrenean ordu batzuk eta dirua pixka bat galdu ondoren dendara eramaten bukatuko duzu. Mugikorra bera puskatzea ez da ematen duena bezain erraza. Tentuz, baina beldur handirik gabe ibili zaitezke.
Zure telefonoaren kasuan zailtasuna 5etik 3koa dela baloratu dute NadieMeLlamaGallina webgunekoek. Ez duzu ia ezer askatu behar (behatzen sentsorea eta bateria bera bakarrik), baina zenion bezala bai karkasa eta bai bateria itsasita daude. Aurretik bateria aldatu zenionez baliteke errazagoa izatea. Normalean konponketetan erabiltzen den itsasgarria ez da mugikorra fabrikatzean erabilitakoa bezain ahaltsua izaten. Baina kontrako kasuak ere ikusi ditut, karkasak betirako itsasi dituzten dendak…
Duela urte batzuk mugikorrak konpontzea zen nire hobby nagusietako bat, beraz horra nire gomendioak. Espero dut baliagarriak izatea. Edozein gauza, galdetu lasai!