tenor.com-eko gif-erako esteka jarrita ez dabil. Ea zuzenean gif fitxategia igota zer gertatzen den. https://lemmy.eus/post/1151
tenor.com-eko gif-erako esteka jarrita ez dabil. Ea zuzenean gif fitxategia igota zer gertatzen den. https://lemmy.eus/post/1151
Gogoratzeko erabiltzen dudan trikimailua (ez dakit komeni den) izaten da “bide” hitzarekin pentsatzea lehenengo: bidea (Iruñea), bideko (Iruñeko), bideari (Iruñeari)…
Berdin idatzi behar da, uste dut, Gasteizko auzo bat: bidea (Salburua), bidetik (Salburutik), bidean (Salburuan)…
Kontua da errazagoa zaigula “a itsatsia” balu bezala tratatzea. Gaztelaniaren eraginagatik ote hau ere? “Vamos a Salburua” “Dice que es de Iruñ(e)a” eta abar. Toki izen horiek -a itsatsidun bihurtzen dizkigu erdarak, akaso.
Nik hau azaldu ohi dut gaia ateratzen denean, Euskaltzaindiak horrela deklinatu behar dela esaten duela. Hortik aurrera, bertakoek erabaki dezatela (ezta?).