Hizkuntza anitzetan aritzen zareten fedibertsozaleok, nola egiten duzue?

Pertsonalki profil bakarraren aldekoa naiz orokorrean, kudeatzen errazagoa delako (nahiago dut profil bakarra/osoa niretzat) eta pertsonen konplexutasuna hobeto adierazten duela iruditzen zaidalako (nahiago ditut perfil bakarrak/osoak jarraitu).

Euskal komunitatearekin lotura estutzeko aukera ikusi dut fedibertsoan (.eus instantzia ugarien bitartez) eta horregatik hobestu izan ditut instantzia horiek. Baina ikusita gehienetan (guztietan?) euskara hutsezko ekosistemak sortzea dela helburua… euskara ez den hizkuntzetan aritzea ez da egoki gertatzen.

Bi aukera bururatzen zaizkit:

  • Beste instantziaren batean sortzea profil bakar/osoa, eta hortik aritzea
  • .eus instantziako profiletik euskaraz egitea, eta beste instantziaren batetik egitea beste hizkuntzatan

Bakoitzari ikusten dizkiot arazo edo eragozpenak. Horregatik luzatu nahi nizuen galdera: nola egiten duzue? Eta zergatik?

Edizioa: zuzentzaile automatikoaren des-zuzentzeak zuzentzeko.

  • mikelgsA
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    edit-2
    4 years ago

    Bai, zuk hobeto jarri duzu esan nahi nuena 😂😂😂

    Proposatzen dizut Fedilab mugikorrean instalatu eta bi konturekin probatzea (nik bi mastodon, pixelfed.eus eta pleroma bat dauzkat logeatuta, ez ditut denak erabiltzen noski, baina hor daude). Ondoren erabakitzen baduzu kontu bakarrera itzultzea, ba listo.

    Nik batez ere saihestu nahi dudana da mastodon.eus instantzian mezuak erdaraz bidaltzea, denbora-lerro lokalak arnasgune izateari utziko liokeelako. Baina erdarazko mezuei erantzuteak eta bultzada emateak ez dute kalte hori eragiten. Eta .eus instantzia horrek Arauetan ez ditu erdarak debekatzen edonola ere (ahalik eta gehien euskaraz egiteko jartzen duela uste dut, eta beraz bakoitzaren ahal… subjektiboaren araberakoa izango).

    Besterik gabe, debate entretenigarria iruditzen zait, baina ez dut serioegi hartu nahi. Akaso saiestezina da mastodon.eus instantzian jende asko sartu eta erdarek presentzia hartzea. Twitter gutxiago erabiltzea lortuz gero, ez dago gaizki.