Kaixo!
Ordenagailuan eroso ibili naiz lehen, baina mugikorrean zein app litzateke egokia? Orain mugikorretik ari naiz, baina interneten.
Hau da app ofiziala edo? https://play.google.com/store/apps/details?id=com.lemmy
Eskerrik asko
Hemen Lemmy.eus webgunearekin (edo Lemmy softwarearekin) zerikusia duten galderak eta proposamenak egin ditzakezu. Baita non galdetu ez dakizkizunak ere.
Zure zalantza argitaratu aurrekin, eskertuko genizuke ohiko galderei begirada bat botatzea eta komunitate honetan dagoeneko hitz egin direnei. Eskerrik asko eta ongi etorri! š
Kaixo:
Bada ez, hori ez da app ofiziala. Lemmy garapena oso azkar doa eta aplikazio hori egin zenean Lemmyk ez zuen ezta federaziorik ere. Ordudanik, beste funtzionalitate batzuk ere gehitu dituzte.
Nik ez dut gomendatzen berau erabiltzerik, edozein unetan akatsak ematen hasi daitekeelako. App natibo ofizila amaitu bitartean, aukera ona izan daiteke web aplikazio bezala erabiltzea: https://kaixo.lemmy.eus/edukiak/app/
Ados!! Android daukat eta antzeko pausuak emanez lortu dut.
Eskerrik asko!!