Azkenaldian pare batetan edo zerrendak gehitu ditut hemen egindako bidalketatan, eta tipografia ezberdinarekin agertzen dira paragrafo normalak (serif tipografiarekin) eta zerrendak (sans serif tipografiarekin). Hemen adibide bat: …
lemmy.ml instantziako annoucements komunitatean komunitate berriak iragartzeko aukera dagoela konturatu naiz:
Feel free to announce new communities here…
Ez dut ulertzen. Suposatzen da lemmy federatua dela ezta? Eta suposatzen da beste instantzia batzuetako jendea edo komunitateak jarraitu ditzakegula edo beste komunitate batzuetan bidalketak egin? Ingelesez dauden bidalketa batzuk ikusten ditut baina ez dakit nola egin duten hemen agertzeko…
Ongi etorria lemmy.eus-era. Denok gara hemen heldu berriak eta webgune hau nola erabiltzen den eta zein aukera ematen dituen probatzen gabiltza. …
Gaur bidalketa bat sortzen ai nintzala, ez dit utzi 7. irudi bat igotzen errore hau dala ta. …
Hemen Lemmy.eus webgunearekin (edo Lemmy softwarearekin) zerikusia duten galderak eta proposamenak egin ditzakezu. Baita non galdetu ez dakizkizunak ere.
Zure zalantza argitaratu aurrekin, eskertuko genizuke ohiko galderei begirada bat botatzea eta komunitate honetan dagoeneko hitz egin direnei. Eskerrik asko eta ongi etorri! 🙂