Nola sortu URL estekak testuetan? Eta testu testu etzana, lodia… edo izenburuak, zerrendatzeak… Leku askotarako (Lemmy bera, kasu) baliagarri diren trikimailuak :-) Oharra: Markdown fitxategien luzapena .md da.

  • Miren
    link
    fedilink
    arrow-up
    3
    ·
    edit-2
    4 years ago

    Markdown markaketa lengoaia da, HTML (Hypertext Markup Language)-ren gisara: testuaren egitura markatzen du. Neurri horretan, sintaxi elementuak erabili behar dira markatu nahi den testu zatiaren aurretik (marka non hasten den) eta ondoren (marka non bukatzen den).

    HTML bezalako lengoaia baten aldean Markdown-ek daukan abantaila nagusiak bi dira:

    1. makinak irakurtzeko erraza izateaz gain, gizakiok bere horretan irakurri eta idazteko ere erraza da
    2. Oso egokia da (garapen zabala izan duelako) iturburuko formatu gisa. Hau da, edozein testu Markdown lengoaiarekin markatuta, beste formatu askotara atera edo bihur daiteke: aurkezpenak, webguneak, testu dokumentuak… Zehazki pandoc erabiliz, nik neuk tesia Markdown erabiliz idatzi nuen oso-osorik (LaTeX pixka bat eta BibTeX formatudun bibliografiarekin osatuta), eta eskolatarako aurkezpenak ere Markdown-ekin sortzen ditut ;)