Nola sortu URL estekak testuetan? Eta testu testu etzana, lodia… edo izenburuak, zerrendatzeak… Leku askotarako (Lemmy bera, kasu) baliagarri diren trikimailuak :-) Oharra: Markdown fitxategien luzapena .md da.

  • Miren
    link
    fedilink
    arrow-up
    3
    ·
    edit-2
    4 years ago

    Markdown markaketa lengoaia da, HTML (Hypertext Markup Language)-ren gisara: testuaren egitura markatzen du. Neurri horretan, sintaxi elementuak erabili behar dira markatu nahi den testu zatiaren aurretik (marka non hasten den) eta ondoren (marka non bukatzen den).

    HTML bezalako lengoaia baten aldean Markdown-ek daukan abantaila nagusiak bi dira:

    1. makinak irakurtzeko erraza izateaz gain, gizakiok bere horretan irakurri eta idazteko ere erraza da
    2. Oso egokia da (garapen zabala izan duelako) iturburuko formatu gisa. Hau da, edozein testu Markdown lengoaiarekin markatuta, beste formatu askotara atera edo bihur daiteke: aurkezpenak, webguneak, testu dokumentuak… Zehazki pandoc erabiliz, nik neuk tesia Markdown erabiliz idatzi nuen oso-osorik (LaTeX pixka bat eta BibTeX formatudun bibliografiarekin osatuta), eta eskolatarako aurkezpenak ere Markdown-ekin sortzen ditut ;)
  • mikelgsOPA
    link
    fedilink
    arrow-up
    3
    ·
    4 years ago

    Etzanik idazteko * ikurra jarri behar da etzan nahi dugun testuaren hasieran eta amaieran. Lodiz idazteko berdin, baina bi aldiz ** ikurra.

    Estekak sortzeko kortxete eta parentesiekin jolastu. Hemen azalpen erraz bat. Alegia, “hemen” hitza kortxete artean jarri dut eta jarraian parentesi artean URL-a sartu diot. Argitaratzean “Hemen” hitza kolorez agertzen da, esteka bihurtuta.

    Hasieran programazioa dirudi, baina akaso alfabetatze digital arrunta (gizarteko pertsona orok jakiteko eskubidea duena) kontsideratu genezake. Oso erabilgarria behintzat bada. Probatu eta gozatu!

  • mikelgsOPA
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    2 years ago

    Joplin izena du oharrak jaso eta gailuen artean sinkronizatzeko programa batek eta bere webgunean Markdown gida txukun hau daukate.