Kaixo! Aurkeztu zaitezte, zuen ideiak bota… joango gara txoko kolektibo hau garatzen!
Kaixo Izaro naiz, Zi-Fi zalea ere, eta burujabetzaren aldekoa ere… kontraesan ugarirekin bizi garen mundu honetan argitasun #solarpunk bat izango dugulakoan… Hemendik ibiliko naiz ahal dudanean parte hartzen eta zuen ideiak irakurtzen!
Aupa! jimakker naiz, beste mundu bat posible dugula uste dudalako nago hemen 😅 Zer edo zer esatearren, ez dut gidabaimenik ez dudalako kapitalismoak ezarritako garraio modelo kaduko honen parte izan nahi… Baina bakoitzak berea eh, ahal dena 💪
Beñat naiz, zi-fi utopikoaren zalea, bereziki zikina, ez perfektua bada. Burujabetzaren alde, mundu berri posible eta bizigarriak pentsatu behar ditugula uste dut. Solarpunk zalea naiz, estetikoki eta politikoki 🌞
Duela urte batzuk gaiaren inguruko hitzaldi bat eman nuen, berriro entzun beharko dut zer esan nuen jakiteko: https://peertube.euskarabildua.eus/w/myVZY9AmAE7PGzEGRg5cAP



