Osagaiak:
- Soja edaria
- Ekilore olioa edo
- Gatza
- Sagar ozpina
- Limoi zukua
- Mostaza saltsa (Dijon estilokoa hobeto)
- Azukrea edo agabe ziropa
- Ezamihilua (eneldo, aneth)
- Piperbeltza
- Baratxuri hautsa
- Pipermina
Tresnak:
- Irabiagailua
- Irabiagailu-ontzia
- Kaiku bat edo saltsa nahasteko
Prozedura:
- Maionesa egiteko, soja edari pixka bat (hatz bateko altuera) eta gatza jarri irabiagailu-ontzian, eta ondo irabiatu. Gero, leun, olioa gehitu irabiagailua fondotik kendu gabe. Bertan irabiatu, luze, eta segi olioa gehitzen. Segur aski, hiruzpalau hatzeko altuera olio beharko duzu. Pixkanaka loditzen hasiko da, mantendu irabiagailua behean eta olioa gehitu ahala loditu egingo da. Ziur zaudenean lodi dagoela, irabiagailua gora eta behera eraman.
- Maionesa kaikuan jarri eta beste osagaiak bota. Gehien ozpina, gero limoi zuku dexente eta osagaiak gehitzen jarraitu. Goiko zerrendako ordena gehitu beharreko kopuruaren araberakoa da.
Oharrak: Saltsa garratza da, fuertea. Garraztasuna konpentsatzeko, gozoa gehitu. Ezamihilua garrantzitsua iruditzen zait. Osagaien oreka zerorrek bilatu, gustuaren arabera.
Saltsa hau, hoberen, patata frijituekin edo jateko da.
You must log in or # to comment.

