Osagaiak:

  • Oliba olioa
  • Baratxuria
  • Tipula
  • Basmati arroza
  • Ura
  • Garbantzu egosiak
  • Ezamihilua
  • Limoi zukua
  • Piperbeltza
  • Gatza

Prozedura:

  • Arroza egiteko, lapikotxo bat su handitan jarri, oliba olioa gehitu eta baratxuria salteatu. Arroza gehitu eta haren bolumen bikoitza ur, eta gatza. Irakiten hastean, sua erdi-handira jeitsi eta tapa jarri. Hogei bat minutura, mugitu gabe, eginda egongo da. Orduan, plater batean zabaldu eta ezamihilua bota.
  • Gero, zartagin bat su handitan jarri eta olioa, tipula eta gatza gehitu. Barazkiak txigortzen hastean, garbantzu egosiak gehitu, urik gabe. Gero, gatz pixka bat gehiago eta piperbeltza. Garbantzuak txigortutakoan, limoi zukua bota eta lurrundu arte utzi sutan.

Garbantzuak arrozaren gainean zerbitzatu eta, jateko, dena nahastu.