Buruntzaldeko hitanoan “joan” esanahiakin “nien/k” aditza erabiltze da ta ezagutu nunetik harritu in nindun bere jatorriak, ez dalako “joan” aditzan erroa. Norbaitek ba al daki ze aditz dan, jatorriz ze esanahi zekan ta nundik datorren?

  • aldatsaA
    link
    fedilink
    arrow-up
    3
    ·
    edit-2
    3 years ago

    Begira PDF honetan zer aurkitu dudan: “NOR-en ahalezko oraina eta JOAN, IBILI eta EGON aditzen alokutiboak (Nafarroan)

    19. orrialdean JOAN aditzaren aldaerak zerrendatzen ditu. Nioan/k-etik nien/k-erako aldaketa azaltzeko ez naiz gauza, baina Nafarroako aldaerak ikusita, nioan/k-etik datorren beste bat gehiago dela dirudi, ezta? Hernani/Ereñozurekin mugakidea den Aranon oso antzekoa den nian/k da adibidez.

    Tokakoak bakarrik daude zerrendan. Ematen duten azalpena: “Emakumezko adizkiak ez ditugu jartzen zeren berauek lortzeko aski bait da «k»ren ordez «en» jartzea; aldaerak sortzen direnean jartzen ditugu soilki”.

    1. niyuek: Urdiain, Arbizu, Lizarraga, Lakuntza.
    2. niyuk: Etxarri.
    3. noyek: Arruazua, Uharte, Labaien, Zubieta.
    4. niek: Irañeta, Etxarri (Larraun), Gorriti, Huizi, Lezaeta, Uztegi, Betelu, Azkarate, Areso, Erasun, Saldias, Almandoz, Arraioz, Beramendi, Eraso.
    5. niik: Oderitz, Arruitz, Barabiar, Beruete, Igoa.
    6. nik: Leitza, Goldaraz.
    7. neak: Ezkurra.
    8. nek: Goizueta.
    9. niak: Arano.
    10. noayek: Urroz, Donamaria, Doneztebe, Arraras, Jaunsaras, Garzaron, Etxaleku, Ilarregi, Auza, Lanz.
    11. nuyek: Oitz, Legasa.
    12. nayek: Mugaire, Muskiz, Oskoz, Elso, Urrizola, Arizu, Erripa, Latasa, Gaskue, Beorburu.
    13. niyak: Bera.
    14. niyek: Lesaka, Igantzi, Arantza, Sunbila.
    15. niayek: Aniz.
    16. niok: Errazu.
    17. nioak: Zugarramurdi.
    18. niaek: Eugi, Usetxi, Linzoain, Mezkiriz.
    19. ñaek: Garralda, Aria.
    • PorruOPA
      link
      fedilink
      arrow-up
      1
      ·
      3 years ago

      Bikaina Aldatsa, milesker! Itxura osoa du