• TxopiA
    link
    fedilink
    arrow-up
    2
    ·
    3 years ago

    Nik ez dakit, baina beti pentsatu dut papargorriak adarretan egoteko modutik etor zitekeela izen hori. Buztana pare bat aldiz gora eta behera mugitu (txan-txan) eta beste adar batera salto. Ezerezean oinarritutako burutazio bat baino ez da!

    Zuk baduzu izenaren jatorriaren susmorik?

    • aldatsaOPA
      link
      fedilink
      arrow-up
      1
      ·
      3 years ago

      Ez dakit egia esan. Euskaltzaindiaren Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoan ere ez dut ezer aurkitu.

      Mastodon.eus-en Gontxa Torrek erantzun zidan https://txoriak.eus webgunean izendegi handia ikusi zuela, baina jatorriari buruzko argibiderik ez.

      Mikelgs-k txantxangorriaren kanta edo soinuen artean tak tak tak moduko bat dagoela entzuna duela esan zidan, eta bere lur zatitxora hurbiltzean alde egiteko edo ni nago hemen esateko egiten duela. Hala ere, ez dakiela izenarekin zerikusirik ote duen eta edonola ere berak soinua tak tak tak oroitzen duela, ez txan txan.