Azken urteetan nere ideologiai tinko eutsi diot ta bertan sartze zan software ez etikoa ahalik ta gutxien erabiltzea. Ondorioz, duela hiruzpalau urte, Whatsappetaz desegin nintzan.
Orduztik, nere inguru soziala dala ta, nahiko baztertua sentitu naiz ta sentitze naiz, telefono dei xinpleak ere errefuxatuak diala ikustean indargabe.
Hoi dala ta Whatsapp erabiltzen hastea pentsatzen nabil, sozialki onura ekarriko zialakoan, baño bi kontun beldur naiz:
- Nik WA erabili ordez, beak ni erabiltzea
- WA instalatzeak dakarren pribatutasun galera haundia
Lehenengoai nik eutsi dakioket, erabiltzeko moduan arreta jarriz.
Bigarrengoa aldiz ez do ne esku:
- Aplikazio ofiziala mugikorrean instalatzea azken aukera izango litzake; enao ziur ere onartuko nuken.
- Entzun izan det badola modurik Matrix bidezko zubi bat itea; hau zemuz dabil? Ze aurretiko behar ditu (kontu aktiboa, bezeroa…)?
Zuei bururatze zaizue WA aztarnari ta gaixkileetatik ahalik ta urrunen erabiltzeko modurik?
Ni egon nintzen begiratzen zubia egiteko (https://matrix.org/docs/guides/whatsapp-bridging-mautrix-whatsapp/), baina beti piztuta dagoen ordengailu batean dirudi dela egokiena. Baliteke hala ere, funtzionatzea ordenagailu normal batean.
Ea zer egiten dudan nik ere…
Ni ere zubiak jartzen ikasteko desiatzen, baina denborarik ez momentuz. Whatsapp-matrix zubirik ez dut ikusi oraindik.
Badirudi lehenengo matrix zerbitzari propioa euki behar dala, ezta?
bai
Zerbitzari moduko bat izan behar da zubia, ezta? Igual Raspberry batian jarrita in daiteke?
zerbitzariak ordenagailuailuak dira. raspberryak ordenagailuak dira. raspberryak zerbitzariak izan daitezke.
Hain zuzen, vikingsekoek beraien VPSa eskaintzen ez dutela ikusita, singleboard batean jartzea egon nintzen pentsatzen, baina ez da egokia nire interneteko ohiturekin (gauean itzali egiten dut).
Esan nahi nuen, posible litekeela bridgea ordenagailu normal batean jartzea (zurean) eta erabili behar duzunean bakarrik piztea.
Bai, banekin zerbitzariak ordenagailuak ziala! :) Raspberryana aukera da etengabe aktibatua eukitzeko, beste aukera eskuz piztea. Beidatukot ze in dezaketen
:)