Software libreari buruzko zalantzak

Azken asteetan “eztabaida” pare bat izan ditut software librearen inguruan Twitterren eta zalantza batzuk dauzkat.

Nere buruan bi gai ezberdin nahasten dira.

Alde batetik, argi daukat, enpresa handiek (Google, Microsoft, Apple, Facebook…) daukaten boterea zein den eta zergaitik izan daitekeen gomendagarria hauetatik ihes egitea.

Bestalde, Software librean batere aditua ez naizen arren, konsiente naiz honen onura batzuetaz. Kodea ikusi, hontatik ikasi, eta ekarpenak egin ahal izatea oso potentea iruditzen zait. Oso demokratikoa da, auzolan moduko bat. Baina zalantza batzuk sortzen zaizkit. Lehenik eta behin, nik egin dezaket ekarpen bat software libreko proiektu batera, besterik gabe lagundu nahi dudalako (eskuzabala), zerbait ikasteko aprobetxatuko dudalako (denok irabazten dugu) edo software hori erabiltzen ari naizelako baina justu behar dudan zeoze falta zaiolako (interes propioa. Nik egin dut), baina software libreko proiektu haundiak, ezin dira soilik muxutruk dagoen jendeari esker sortu (edo bai? esan dut enaizela aditua).

Nire buruan, Gobernuz kanpoko erakundeen moduko zerbait irudikatzen dut. Badaude bolondresak, beren denbora librean ekarpenak egiten dituztenak (baina beste lan bat dute ondoren) eta badaude soldata jaso eta langileak direnak. Ta nire galdera da, nork ordaintzen die hauei? zergaitik, eta nondik ateratzen dute hauek ordaintzeko dirua?

Eta bestalde, Software librea ia esklusiboki erabili beharko litzatekeela diotenak daude, edozein herremintaren aurrean, software libreko alternatiba bat erabiltzeko gomendatzen dizutenak (kasu batzuetan, bestea erabiltzeagatik ia gaizki sentiaraztera iritsi arte), ta nire galdera da, jende horrek, informatikariak badira behintzat, zertan egiten du lan? Nik, softwarea neurrira egiten dut, eta kode hori ez da irekia noski, bezeroak ordaintzen du eta berea da. Software hauek ez daude jendeari irekiak eta beraz, langileek soilik erabiltzen dute, baina horren ordez, Produktu bat (Software produktu bat) sortzen duen enpresa batean egingo banu lan, eta produktu horri esker dirua irabazi nahiko balu nire enpresak, informazioarekin ezer susmagarririk egin gabe (baztertu Microsoft edo Google bezelakoek gure datuez egiten dute erabilera iluna) eta besterik gabe softwareagatik diru bat kobratuz, non legoke arazoa?

Galdera serioak dira. Zalantza daukat Software librea defendatzen dutenek gero beraien egunerokoan ere Software librea erabiltzen duten, eta hau erabiliz sortzen duten edozein gauza ondoren libre uzten duten gainontzekoen esku, ala zilegia den Software librea defendatzea ahal den neurrian baina ondoren librea ez den softwarea garatzea. Eta enaiz kritikan moduan esaten ari eh! Jakin nahi dudana da batak bestea izan behar duen eskutik ala zer.

Bestalde, ez dakit Software librea kontsumitzeko proposatzen duen orok ekarpenak egiten dituen. Nire buruan, auzolana defendatuko banu, arraroa irudituko litzaidake aldi berean esku bat ez botatzea.

Baina batez ere, jakin nahiko nuke, zer izan dezakeen txarra enpresa txiki batek sortu duen software ez librea kontsumitzeak.

Galdera gehiegi ikusten dezuen moduan.

Ta berriz ere argi utzi nahi dut ez dela Software librearen aurkako kritika bat ezta gutxiagorik ere, soilik zenbait zalantza argitu nahiko nituzke.

@Txopi
admin
34M

Lehenik eta behin ohar bat. Software libre zalantzak taldea existitzen da eta talde horrek komunitate bat sortu zuen hementxe: https://lemmy.eus/c/sl_zalantzak Software librearen inguruko zalantzak dituzunez, talde horretan (Matrix eta Telegram estekak ikusiko dituzu komunitatearen azalpenean) galdera horiek egitea aproposagoa ikusten dut informatika edo IKT talde orokor batean baino. Egia esan, gai hori dagoeneko atera da inoiz Software libre zalantzak taldean baina txateko logak ez dira erraz kontsultagarriak (Lemmy erabiltzen hasteko ideiaren errazoietako bat hori da).

“software libreko proiektu haundiak, ezin dira soilik muxutruk dagoen jendeari esker sortu” hau diozunean nahiko zuzen zaude. Badira salbuespenak (Debian…), baina egia da askotan diru truke lan eginda lortzen dela software librea garatzea, logikoa den bezala. Izan ere, maiz esaten den bezala, software librea ez da doako softwarea. Inoiz ez da hala izan eta gauzak nahasten dituztenak badira ere, software garatzaileek hobe dute hori argi izatea. Software librea garatuz bizi daiteke, milaka eta milaka pertsonek egiten duten bezala. Hainbat eta hainbat enpresa hein batean edo osorik software libreari esker bizi dira.

Lizentzia dualak, giltza eskura motako garapenak, zerbitzu gehigarriak… oso zabalduta daude eta software librearekin guztiz bateragarriak dira. Orain ez dut denborarik horretan hedatzeko baina bilaketa azkar batean aurkitu dudan esteka hau jarriko dut hemen (ziur gaur egun iturri eguneratuagoak daudela): https://ikusimakusi.eus/2007-2015/es/index.html%3Fp=5.html

@Ibaiimaz
creator
14M

Milesker estekagatik, eta dagokion komunitatean jarriki dut mezua beharrezko ikusten badut.

@Txopi
admin
24M
@Porru
admin
1
edit-2
4M

Iepa Ibai, ta milesker hain eztabaida interesgarria hasteagatik!

Software libreko proiektu potenteenetakoek langile finkoak dituzte, eta baita bolondresak ere. Adibidez, ikusi Mozilla, Framasoft, GNOME, Nextcloud, KDE…
Hauek dirua modu ezberdinetan lortu ohi dute:

  • Erabiltzaileek emana (dohaintzak)
  • Finantzaketa kanpainak (izan erabiltzaile edo kolektiboek emana). Ikusi PeerTuberen jundako kanpaina
  • Bestelako kolektiboek emana (Wikipedia kasu, edo Free Software Fundation)

Bestearekiko, betiko kontua da: inork ez lioke beste norbaiti zer egin esan behar, baizik ta gomendatu (mespretxatu gabe)
Ideologia askorekin gertatzen dan kontua da hau, nekeak jota pedagogia galtzea.

Pentsamendu binaristak ekartzen dizkigu ona eta txarra bezelako balorazioak. Aproposak, onuragarriak eta desegokiak, kaltegarriak izan daitezke, baño beti subjektuaren araberakoak dia balorazio hauek ta ezin da denentzako balorazio bakar ta egoki bat sortu.
Hau esanda, batzuntzat kaltegarria izan daiteke software pribatiboa erabiltzea, beste batzuntzat onuragarria.

Bestalde ez det pentsatzen zeoze aldarrikatzeko jo ta su horren alde ekin behar danik, inkonsekuentzia gizakion parte da.


Espero nere erantzunek zeoze aportatu izana :)
Ta berrize, milesker eztabaida hau hasteagatik, beharrezkoa iruitze zait!

@Ibaiimaz
creator
14M

Asko argitu didazu bai! Mikesker zuri.

Informatikari Euskaldunak biltzeko gunea.

Garapena, segurtasuna, sistema administraritza, diseinua, Raspberry, Arduino, Linux… edo teknologia eta informatikarekin erlazioa duen edozein gai jorratzeko lekua.

Banner eta logoa: https://pixabay.com/users/janjf93-3084263/

  • 0 users online
  • 1 user / day
  • 1 user / week
  • 7 users / month
  • 17 users / 6 months
  • 29 subscribers
  • 27 Posts
  • 83 Comments
  • Modlog