Azken eguneko albistea dela eta jende asko Whatsapp utzi eta Telegraman erabiltzen hasi da. Egia da, batzuk Signal aplikazioa aukeratu dutela, baina orokorrean, nik uste, Telegram izaten ari dela instalazio gehien jasotzen ari dena.

Oker ez banago, Whatsapp eta Signal Puntuz puntuko enkriptazioa eskaintzen dute aukera lehenetsia bezala eta Telegram-ek ordea ez. Horretarako “eskuz” txat pribatu bat ireki beharra dago. Aukera hau asko harritu dit. Aukera lehenetsi bezala gure mezuak Telegram zerbitzarian enkriptatzen dira, ondorioz, Telegramek gure mezuak irakurtzeko aukera dauka. Gogoan izan zerbitzariaren softwarea ez dela kode librea.

Beraz, azken finean gelditzen zaigun gauza bakarra konfiantza da. Hau da, Telegramek ez dituela gure mezuak irakurriko konfiantza izan behar dugu.

Amaitzeko, oker ez banago, puntuz puntuko enkriptazioa taldeetan ere ematen da ez?

  • @TxopiA
    link
    fedilink
    13 years ago

    Nik dakidala, Telegramen giltzarrapoaren ikurra duten elkarrizketek bakarrik dute ertzetik ertzerako zifratzea (E2EE). Aukera hori elkarrizketa pertsonaletan bakarrik dago eskuragarri. Talde batek ere ez du aukera hori eta ez da hain harritzekoa, edozein unetan hainbat pertsona sartu eta irten daitezkeen elkarrizketa batean ertzetik ertzerako zifratzea kudeatzea teknikoki zailagoa baita (beste mezularitza sistema batzuetan ere talde zifratuak beranduago inplementatzen dituzte).