Kaixo lagunak, hementxe dugu lehen bidalketa, rolarien munduan hain eztabaidatua den gai baten inguruan… Rola jokoa al da, ala jolasa? 😁
Has dadila borroka eztabaida!
Nire ustez rol jokoen benetako muina jolasa da, ez da jokoa. Jolasa diot fikziozko munduan gertatzen den istorioa sortu, bizi eta elkarbanatzearen esperientzia lotuago ikusten dudalako giza jolasek planteatzen duten praktikarekin karta edo mahai joko edo kirol arautu batean ikusten dugun ludikotasunarekin baino. Nire ustez rolean “joko” egiturak aitzakia dira jolasaren dimentsioari bidea irekitzeko. Noski badaude rol jokoaren “kruntxitasuna” gozatzen duten jokalariak (Mechwarrior edo Car Wars edo Infinity bezalako elementu taktikoei garrantzia ematen dietenak), baina uste dut rola rol egiten duena, genero edo zaletasun bezala inauguratu zuena wargame-etako jokotasunetik aldendu eta jolastasun berri baterantz abiatzeko inpultsoa izan zela.
Beraz bai, hibridotasuna egon badago, baina nire ustez jolasa da rol jokoen “muina” (continuum bezala ulertuta beti ere muin hori).
PD: Azken argudio bezala, “nork irabazten du rol jokoetan?” galderak nire ustez apuntatzen du auziaren izaerara. Jokoak badu irabazle eta galtzaileak sortzeko joera bat jolasak ez duena. Eta hor ikusten dut gehiago rola.
Jokotasuna (mekanika bezla ulertua) kentzen badiogu ez litzateke make-believe, hots, etxetxoetara edo medikutara jolastea?
Bai. Nire hipotesia da rol jokoak etxetxoetara jokatzeko aitzakia elaboratuak direla.
Aitzakiarik (mekanikarik) gabe aritu gaitezke rolean -errazagoa edo zailagoa, erosoagoa edo deserosoagoa egingo zaigu, baina ez da gauza pentsaezin bat- baina alderantziz, jolasaren dimentsioa kentzen badiogu eta mekanika bakarrik uzten badugu partxis bihurtzen da :D
Bestela esanda, nire ustez rol jokoetan mekanika istoriaren zerbitzura dago. Bi aldeak ditu, baina jokoa jolasera subordinatuta ikusten dut.
Mekanika nahi baduzu rolaren “lubrikantea” da. Jolasa errazteko erabiltzen dugu jokoa.
Nik rolari buruz ez dakit askorik baina “jolas” hitza jarduera informalagoetan eta “joko” jarduera arautuagoetan erabiltzen dela ulertuta daukat. Haur bi parkean korrika eta saltoka badabiltza, zer egiten ari diren unean bertan asmatzen (Zu eroslea zara eta ni dendaria! Itxaron, zergatik ez dugu egiten hau barku bat dela? Begira nor datorren, ezetz arrapatu!), “jolasten” dabiltzala esan ohi da. Arau batzuk, guztiak ez bada ere, aurretik ezarriak dituen partida bat bada (Ezin duzu pilota eskuekin ukitu, dadoa bota aurretik aukeratu behar duzu…), “jokatzen” dabiltzala esan ohi da. Hau da, jarduera batek zenbat eta arau gehiago izan, gehiago du jokotik eta gutxiago jolasetik. Hori dut nik ulertuta behintzat! Kar kar
Are garrantzitsuagoa, Zuzendari edo Maizter? FIGHT
😆 Beno, agian horretarako beste “Gai” bat eratu beharko genuke, ezta? Hala ere, irakurritako esteka hau elkarbanatzen dizuet: https://lamirada.produccionesgorgona.com/master-versus-jugadores/ Agian, jada ez dugu Maizter edo Zuzendari-taz hitz egin behar, baizik eta “beste jokalari” batetaz? Edo agian “antolatzaileaz”??
Nire lagunekin batzutan hezitzaile erabiliko nuke
Nik esango nuke rola bien arteko hibrido bat dela. Batzuetan arauen menpe, lehiakortasun zantzuekin egiten dugu rola, besteetan libreago, arauei erreparstu gabe, istorioarekin fluitzen dugu narrazioan galduta.
Ni @Eblazaina@lemmy.eus -k dioen “hibridazioa”-rekin ados nago. Rol jokoek badituzte arauak, gutxi badira ere, baina behin jokatzen hasita, garrantzia jolasari edo ondo pasatzeari eskaintzen zaio. Nik taldean istorioak asmatzeari ez nioko joko arautua deituko, baina egia da badituela batzuk. Eta ez al dituzte ba @Txopi@lemmy.eus -k dioen bezalako jolasek ere arautxo batzuk? (Ezetz harrapatuk, argi eta garbi! :D ) baina umeen jolasak, “goazen etxetxo bat egitera”, “zu otsoa izango zara”, etab. ez al dira arau mota bat? Edo behintzat markoa arautzen duten oinarriak?