Questin Beast influencer rolariaren hurrengo bideoa (https://www.youtube.com/watch?v=7UIPeQ6G6hI) ikusi ondoren debate bila nator.

Funtsean, bera eta Mothershipeko autoreak defendatzen dutena zera da, rol joko baten barruan atal edo jardueraren bat azpimarratu nahi duzunean hobe dela horren inguruko mekanikarik ez idaztea.

Adibide bezala Mothership (Alien edo Event Horizon moduko pelikuletan oinarritutako Sci Fi rol jokoa)-en isiltasunen inguruko arau eza azaltzen digu. Autoreak dio arauak ez daudenean jokalari eta zuzendariak beraien arteko elkarrizketa baten bidez ebazten dituztela isiltasun egoerak.

Zer pentsatzen duzue honi buruz?

Nire iritzia justu horren kontrakoa da, gutxienez nire mahaian bizitako esperientzien ondoren. Gertatzen dira Sean McCoy-k esandako egoerak baina nire kasuan behintzat gutxienekoak dira eta askotan jokalariek arauen inguruan eraikitzen dituzte narratibak.

  • Petrux
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    3
    ·
    2 months ago

    Iruditzen zait mekanika ezkutu guzti horiek jokoaren tonoak, generoak eta loreak ezartzen dituela mahaian. Mothershipen kasuan erraza da, Alienen erreferentea unibertsala delako, eta beraz arau zehatz bat eduki gabe ere, ezkutaketa jokoaren barne sentitzen delako. Zailagoa iruditzen zait horrelako gauzek funtzionatzea tonoa hain ezaguna eta unibertsalizatua ez denean.