Rolean; literaturan, zinean eta beste narratiba formetan bezalaxe, ohikoa, oro har gomendagarria eta batzutan ezinbestekoa da “konfliktoa”.

Forma anitz izan ohi ditu. Ezbaia, erronka, gatazka eta liskarra adibide batzuk jartzearren. Gehiengoan maizterrak edo jokoaren egiturak oztopo, etsai, zailtasun eta antzekoak proposatzen dizkio jokalari taldeari bizipen horietan zehar istorioa garatu eta eremu berrietara eramateko.

Inprobisazio formetan, rola barne, hauek kontatzen duten istorioa eta jolasten den jokoaren generoa aldatu egin dezake, eta halabeharrez taldean kudeatutako elementuak dira. Adibide ezagunak dira: “Dragoia seduzitu nahi dut” jokaerak. Eta askotan ongi pasatzea bideratzen dute, eta aldi berean narrazioa nahasteko ohitura dute. Honela jokuaren diseinuak, joko zuzendariaren proposamenak eta jokalarien erabakiak elkar tenkatu egiten dira, batzutan barne lotura apurtu arte.

Nola kudeatu ohi dituzue gai hauek? Nola aritzen zarete rolean zuek zentzu honetan? Zuzendari bezala barne egitura lausoak nahiago dituzue? Edo argi uzten duzue hasieratik bilatu mahi duzuen istorio mota? Tonua kaotikoagoa denean honela izaten uzten duzue? Edo hau zuzentzeko ohitura duzue? Eta jokalari bezala? Nola egiten diozue so partidaren generoari? Dramari drama gehiago botaz? edo komediaz moztuz?

Ziur modu askotara goztu daitekela rolean! Esan zuen iritziak! Eta kontatu zuen rol anekdota deigarriak!

  • EblaLiburudenda
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    0
    ·
    2 months ago

    Galdera piloa egin dituzu aldi berean, eta gai piloa eztabaida daitezke konfliktoari buruz hitz eginez. Niri oro har fikzioari lehentasuna ematen dioten jokoak gustatzen zaizkit, eta horien arteon pertsonaiak gizaki ahaldun bezala tratatzen dituztenak. Saiatzen naiz generoaren barruan mugak zabaltzen (umore pixkat beldur jokoetan, beldur pixkat partida epikoetan) eta jokalarien ideia martzianoei kasu egiten. Batzuetan kanpo agente horiek sonimenaren haria tenkatzen dute eta partidatik ateratzen gaituzte, sahiestezina da, jendeari aurpegira begiratu eta keinu arraroa interpretatzen saiatzen naiz: zer behar dut jendea berriz partidara ekartzeko? Ideia zoro hori partidaren generora edo mahaiaren estilora gerturatzen saiatzen naiz jendearen aurpegietan zirrara eda jakinmina agertu arte. Batzuetan galdera itxien bidez egiten dut egokitzapena (dragoiaren faborea nahi duzu edo benetan berarekin enrollatu nahi duzu?), edo lorearen azalpen baten bidez (anbientazio honetan dragoiak gizaki bihur daitezke), edo ideia disruptibo horren potentzial epikoa adieraziz (ados baina jakin kale egiten baduzu kebab bilakatuko zituela).