• 1 Post
  • 3 Comments
Joined 5 months ago
cake
Cake day: August 7th, 2024

help-circle

  • ibenifaciotoRola euskarazDe Profundis
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    1
    ·
    4 months ago
    Çiçik Camille Flamarioni idatzitakoa. 1920ko Martxoaren 1

    Flammarion doktoreari:

    Gutun hau bidaltzen dizut, berau entregatu duen emakume gaztea babestuko duzulakoan. Sophia izena du, nire alaba da. Eta aldez aurretik barka egoera honen premiak aztoratu bazaitu.

    Ez dakit nigaz oroituko zaren. Aspaldi elkar ikusi ez baitugu eta. Çiçi naiz, lizeoan elkarrekin ikasi genuen. Orduan, eta orain ere, zurea bezalako kuriositatea duten emakumeak harriduraz eta… onartuko dut, inbidiaz begiratu izan ditut. Ibilbide zail eta deserosoak hartu eta hauei aurre egiteko gaitasuna duten…duzuten emakumeak, alegia. Gizonen mundu honetan ez baita erraz jakintsuen artean leku bat topatzen. Zoriontzen zaitut bide batez.

    Ez nau harritu zure adimenak urrun eraman zaituela. Beti izan zinen emakume argi eta ederra, gugatik inork xoxik ematen ez zuenean ere etorkizun handia izango zenuela jakin banekien. Baina zure aurkikuntzen ohiartzuna nire belarrietara iritsi zen lengoan, “Lizzo” maistraren hiletan eta benetan alaitu ninduen. Gogoratzen duzu “Le dégoûtant Lizzo” ? Beno, agian orain lurrazpian dagoela Andere Elizabeth egokiagoa da. Maistra hark gure gaztaroa irainez zikindu besterik egin ez zuen arren. Inondik etorritako gorroto amaigabea zigun. Egon bedi zizareen artean. Adeitasunez gogoratzen dut gure gaztaroa, gertatu zitzaiguna ahaztu ezin badut ere. Izatez inoiz baino indartsuago oroitzen dut azkenaldian ez dakit zergatik.

    Gutuna eman dizun neskatoak badu ere zurearen moduko begirada, izarretan galdutako disdira islatzen duen horietakoa. Niri, “Rêverie” horrek ihes egin izan dit beti, baina neskak adina hartu du eta, nire eskuetatik ihes doa, nahi edo ez. Nik erakutsi ahal diodana amaitu delakoan nago. Eskolak amaitu ditu, baina ez dut nahi berarentzat hau muga izatea, eta horregatik, zure babesean jartzeko eskaera egiten dizut. Gizon gaiztoen eskuetatik urrun. Besteerik ez bada zure ezagutzen azpian ahal duen guztia xurgatuz, nireaz ezberdina den etorkizun bat eraikitzeko aukera izango duela uste dut. Neska argia eta langilea da

    Jakin ez dela neskatoaren irtenbide bakarra, baina bada nire begietan bere ezagutzarekiko desira asetuko duen onena. Hartu faborez nire erregu hau, eta eskaera onartezina izanez gero, esaiozu neskatoari. Ulertuko du.

    Adeitasunez. “Çiçi” Claudine Clauvelle

    P.S. Ba al duzu Ottorekin kontakturik? Ohiko kontaktu bidean ez du erantzuten, eta orain ez dakit non dabilen. Bere laguntza beharko dut ekialdera zeharkatzeko. Bere helbide fidagarririk bazenu eskertuko nuke.


  • ibenifaciotoRola euskarazJokoaren Helburuak eta Mekanikak
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    3
    ·
    4 months ago

    Nik ez dakit guztiz ondo egiten ariketa hau, non, nahi ditudan esperientziak lortzeko mekanika gutxiago jarri eta “fruitful void” edo “hutsunue aberats” hori lortzen den. Baina atzean duen logika asko maite dut. Idea izanik noski, sistemak jokalarien hutsuneak konpentsatzea eta alderantziz.

    Nik uste dut besteak beste Brennan Lee Mulligan iritziek polemika sortu zutela, bera eta bere jokalari taldeek eskaintzen dutena oso berezia delako, eta ondorioz sistemagandik behar dutena aurkako bidetik datorrela. Eta zentzua du. Gauza da profesionalki rolera dedikatzen den jendeak eta inprobisazio kutsu handiko jokalariak dituen beharrak ez direla nire mahaien beharrak eta ondorioz, partida interesgarriak lortzeko DnD bezalako sistema batekin egin behar dudan prestaketa ariketa klabe horietara iristeko ezberidna da.

    Nire kasuan jokoaren azpian barne erregela asko txertatzen ditut, askotan ikustezinak, mekaniken garrantzia erabakien azpian kokatzeko, eta honela jokalariak arauen obsesioaz aldentzeko. Arauak hor daude. Batez ere joko zehatz horren arauak (horregatik aukeratu dut joko hori eta). Baina jokalariei erraztuz inmersioa, ze bestela mareatzen eta distraitzen dira. Batez ere arau askodun jokoekin.

    Adibide bat jarriko dut: DnD daukan "alineazio"en sistema oso trasnotxatu hori. Kaotiko-legezko-zintzo-gaizto… badakizue. Gaur egun zentzu gutxiko herramienta da, eta mekanikoki oso zehaztasun gutxi du jokoan bertan. BAINA, DnD joko zehatz batean interesgarria izan daiteke. Gauza da, aurrez aurre mahaiean kokatzen baduzu, jokalariek arrarotasun aurpegiak jarri eta ¿hau zertarako? pentsatuko dute. Arauarekin obsesionatuko dira. Berez, mekanika horrek mundu sistema eta barne ideologia zehazten ditu, gauza oso narratiboak direnak berez, baina kuadrikula baten moduan aurkeztuta, mekanika formatoa nagusitzen da, eta jokalarien erabakiak eta pertsonaienak alienatu egiten ditu bata bestearengandik.

    Gai hauek zentralak dituen DnD partida edo kanpaina batean, oso interesgarria da mekanika trasnotxatu hoiek kritikoki txertatu eta erabiltzea. Alde batetik jokoaren beraren nortasunean daudelako, eta bestetik mekanikak beroiek inplizituki mundu ikusmira oso bat gordetzen dutelako eta narratibaren erakusle direlako. Arau liburuaren 1/3 borrokan aritzeko arauak badira, zure istorioa borroka egitetik pasako dela oso posible da. Eta hori ez baduzu nahi beste jokoak ikertzea posible da, baina are interesgarriagoa deritzot planteatzea kritikotasunetik hau da: zer gertatuko da nire partida pazifismoaren inguruko narratibaren inguruan badabil, eta 1/3 arau hauek ukatu edo sahiestu ordez kritikoki erabiltzen baditut?

    Azken urteotan frogatu dut antzinako jokoak problematizatzea oso mamitsua dela. Nire mahaietan, “hutsune aberatsa” baldin badago ezkutatu egiten dut, jokalariak ez alienatu nahaian. Eta partida amiatutakoan batzutan kortinak altxatzen ditut mamia erakusteko. Batzutan ere esplizituki subtextoak zehaztera behartua sentitu naiz, agian ez delako guztiz argi geratu lehenengo mailako iruditegiarekin. Bilatutako efektua lortzen dudan edo ez, eurak esan beharko digute.


  • ibenifaciotoRola euskarazDe Profundis
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    4
    ·
    edit-2
    4 months ago
    Çiçik Friedrich-i idatzia. 1920 ko Otsailak 13

    Friedrich maitea:

    Uste dut idazten dizudan azken gutuna dela. Badakit ezinezkoa dela zure erantzuna, eta hala ere berriro ezin izan diot eutsi nire fantasiaren mugei. Ez dut uste PTT Posta zerbitzuak aurretik bidalitako gutun guztiak inora entregatu dituenik, baina ez dizkit itzuli ezta ere eta horrek esperantza ematen dit. Zuk ez bada, beste inork, zoriaren zoriz, gure istorioa aurkituko duelakoan. Sophiak dio ez duela zentzurik, ez zaudela gehiago gure artean, eta joaten utzi beharko zintudala behingoz. Nola ukatu ordea nire begiek orain bi urte ikusi zutena? Ez nuen zalantzarik orduan eta ez dut orain ere, baina… hala ere nire ongizateagatik aurrera egin behar dut. Gutun hau beraz azkena da, Fournier anaien eskuetan utziko dut, zure mamuaren beldur dira ni baino gehiago. Gutxienez zor hori kobratuta utziko dut.

    Paris uztear nago. Folies-Bergèrek ez nau gehiago maite. Nire azal zaharkituak jada ez du gaztaroan bezalako zirrararik eragiten, eta gerraren itzalak gizonen fantasiak lausotu ditu, euren galderak eta susmoak zanpatu. Ziurtasuna eta boterearen atzetik dabiltza, jada ez dute artea, poesia eta dantza maite, are gutxiago sekretuen hizketa edo sorginen ahotsa.

    Adinak ere galdu nau ez dut ukatuko, Ameriketatik iritsitako emakume eder eta beltzaran batek hartu du antzerki eta dantzazaleen begirada guztia, Josephine Baker deitzen da. Zeruan izar berri bat nirea itzaltzen den bitartean. Edonola ezin naiz geratu nire erorketa ikustera, gainera iparralde honek nire hezurretan ahultzen nau.

    Zugan pentsatuz aritu naizaldaketak datozela eta, urduri, ezinbestean, oroimenetan galduta. Zure esku habilek hainbatetan erakutsi didate eta benetako zirrara zer den, hainbeste faltan botatzen dudana. Ametsgaiztoak aldentzen laguntzen dit zure gogoak, inoiz baino estuago heltzen nautenean ere.

    Ez nau nostalgiak bakarrik mugitu ordea. Gutun bat jaso dut. Gure taldeko lagun min batek idatzi berri nau hegoaldetik. Badakizu nork. Antza, Lore-Jolasa berpiztu nahi dute. Badakizu-nor-en ideia izanik, ziur lizunkerietan aritzeko aitzakia dela, eta etsaiak engainatzeko trikimailua ere, noski. Baina beldurtzen nau ni bezalako emakume baten gaitasunak zertarako behar dituzten galdetzeak. Susmo bat dut laztana. Nire SUSMO hoietako bat, ez dakit zer den oraindik. Adinaren gauzak agian, baina bada zerbait. Ezagutzen nauzu. Inork baino hobeto. Ezin zaio uko egin deiari. Gainera gauzak mugitzen ari dira bertan, ez dakit taldeko beste kideekin inor kontaktuan jarri den, baina… indar handiak… usaintzen ditut airean.

    Edonola Sara-ra itzultzekoa naiz. Sophiak dio ez dagoela niretzat ezer bertan. Berak ez du ulertzen. Herriak deitzen nau. Lurrak. Agian ez da bidaia zuzena izango, ordea ekialdera detour txiki bat egin behar dut. Arriskutsua bada ere.

    Beti botako zaitut faltan, baina ez dizut permisurik eskatuko laztana, badakizu hori ere. Bizi zinela hasi nuen tradizio bat, alargun bezala mantenduko dudana.

    Zure maitea betiko. C.C - Claudine Clauvel