Streaming eta harpidetza bitartezko zerbitzuak utzi nahian, gailuan daukadan musika erreproduzituko duen software libreko aplikazioren baten bila nabil, Androiderako. Bilatzen dut:
- gailuko
*.mp3
fitxategiak erreproduzitzea, albumaren edo artistaren arabera antolatu eta entzun ahal izatea (honetarako, ia edozeinek balio dezake) - erreprodukzio zerrendak sortu eta kudeatu ahal izatea (abestiak gehitu/ezabatu), beste gailuekin partekatu eta segurtasun kopiak erraz egiteko moduan (horrelakorik ez dut aurkitzen!)
Nire buruan *.mp3
fitxategiak erreproduzitzen dituen bezela, horrelako aplikazio batek ezarritako karpetaren batean sortu eta kudeatuko lituzke *.m3u
fitxategiak… baina ez da hala.
Nola egiten duzue? Aplikazio gomendagarririk?
Eskerrik asko @mikelgs@lemmy.eus ! Bai, VLCk irakurtzen ditu
m3u
ak, baina mugikorrean behintzat ez ditu aldatzen. Erreproduzitu ere egiten du, baina interfazea bideo aukerak-eta ere agertzen ditu eta nahasia gertatzen zait. Nahiago dut musikarako bakarrik izango den aplikazio bat, eta beste iruzkin honetan aipatu dudan bezala aurkitu dut bat balio didana.Ni ere ez nago erabat gustura VLC-rekin, beraz Vanilla Music probatuko dut, itxura ona du. Ze pozgarria software librean aukera ederrak konparatuz ibili ahal izatea!