PorruMA to ·
2 years ago Osagaiak
- 500 g irin
- 125 g almendra ehotu, zuk zeuk ehotu dezakezu edonola
- 125 g azukre
- 2 koilaratxokada kanela hauts (edo kakao, limoi-azal…)
- 230-250 g koko olio (urtu dadin berotzea komeni da)
Prozedura
- Sartai batean almendra berotu, hezetasuna kentzeko. Irinarekin berdin egin
- Irina hozterakoan, bahetu edukiontzi haundi batera ta bertan almendra gehitu
- Azukrea, kanela eta olioa gehitu (230 gehitu eta gehiago behar badu soilik gehitu)
- Edukiontzian bertan oratu. Ore malgu bat geratu behar da, baina ez biguinegia (bestela forma galduko dute laberatzean)
- Orea gainazal lau batean zanpatu, 6 mm inguruko lodiera eduki arte. Arrabolaz edo eskuz egin daiteke
- Polboroiak oretik moztu, edalontzi batekin edo, eta labe-paperdun labe-erretilu batean jarri, elkarrengandik bananduta
- Nahi bezela apaindu, adibidez sesamo haziz
Laberatzea
- Labea 235ºC-tara berotu eta polboroiak 8-10 bat minutuz berotu. Polboroiek ixkinak marroitzen hastean atera
- Utzi ordu luzez hozten eta azukre-hautsez estali
itzel!! almendra piloa dakat ehotuta aurreko udazkenetikan, laster ingoitut, aze itxura!! 😋