Eugen Rochkok, Mastodon softwarearen sortzailea eta instantzia handienaren mantentzailea denak, Mastodon irabazi asmorik gabeko erakunde bihurtu du. Eugenek bere soldata bertatik jasotzen du.
Azkenaldian Eugenek kritika batzuk jaso ditu batez ere mastodon.social instantzia kudeatzeko moduagatik eta edozein dirua-iturri onartzeagatik, baita instantziaren kode etikoa betetzen ez duten iragarleengandik ere: https://seedy.xyz/posts/0005-open-letter/
Eta zuk, zein iritzi duzu Mastodon instantzien dibertsitate eta banaketari buruz? Eugenen erabakiren bat duzu? Ona edo txarra iruditu zitzaizun? Aldaketa honek zer suposa dezake orain artekoarekin alderatuta?
Interesgarria bidali duzun gutun irekia. Denbora-lerro lokala edukitzea da Mastodonen onena. Home eta federatua ez ditut inoiz begiratzen. Mastodon.eus instantziako lokala begiratzen dut normalean. Horregatik eskertzen dut euskara bakarrik ikustea, espero ez nuen “arnasgune” batekin topo egin dut.
Euskarazko instantzia bat baino gehiago daude. Beste instantzia batzuetan euskaraz ari diren pertsonak daude. Jendea jarraitzen ez baduzu eta zure denbora-lerro pertsonala begiratzen ez baduzu (lehenetsitakoa), euskaraz diarduen jende eta eduki horiek galtzen dituzu. Mastodonen erabilera estandarragoa egitea gomendatzen dizut, beti, salbuespenik gabe, dena euskaraz soilik ikustea ezinbestekotzat hartzen ez baduzu behintzat.
Zenbait hizkuntza dakizkit eta beste zenbait ulertzen ditut gutxi gora-behera. Niretzat, munduko beste txokoen berri izatea bertakoen eskutik oso aberasgarria da. Ikaragarri disfrutatzen dut, hainbat borrokaren eta ikuspegiren berri izan dezaket gogoa dudanean hedabideen/lobbyen bitartekaritzarik gabe (atzo Zelanda Berriko irakasle software librezale baten bitartez oso gauza interesgarrien berri izan nuen). Dena lagunen bitartez eta lagunek erantzundako edo bultzatutako edukien bitartez. Denboralditxo batez proba egitea gomendatzen dizut, jarraitzen dituzunak kudeatuz gero sare ederra egituratu zenezake. Ideia bat baino ez da, besterik gabe.
Bai, eskerrik asko. Twitterren asko ibili nintzen garai batean eta beste hizkuntza eta jendeekin gozatzen-ikasten badakit. Baina momentuz denbora-lerro lokal hori da nahi dudana. mastodon.jalgi.eus instantziako batzuk jarraitzen ditut, adibidez, eta Home edo denbora-lerro pertsonala begiratzen dudanean ikusten ditut. Baina gutxiago, egia da. Akaso aldatuko ditut ohiturak, ikusiko da!
Ez dut arazorik ikusten erakundearekin. Pertsona horrekiko, ez dut ezer gehiago edo hobeagoa espero. Arrazoia ez dut hemen emango.