Nundik etorri daiteke hitz hau? Artoa Europako Inperioak Amerikara iritxi ta gero ezagutu zan hemen, eta izena ere ordun emango zitzaion (pentsatze det).

Baño esango nuke artatxikia aspalditik erabiltze zala gure bazterretan, eta izen bat eukiko zun.

Beraz, nundik dator gaur egungo izena? Eta ba ote zun beste izenik lehen?

mikelgs
link
fedilink
25 hilabete

@Porru
Nik ere entzuna nuen azalpen hori. Zalantza daukat ea artea ere (Quercus ilex) tartean dagoen, bere ezkurrak jaten zirelako-edo.

@aldatsa
admin
link
fedilink
35 hilabete

Behin baino gehiagotan irakurri dut Ameriketatik artoa (Zea mays) ekarri aurretik “arto” hitza “artatxikia” esateko erabiltzen zela. Ondoren hasi zirela Zea maysari arto esaten.

Adibide pare bat, ez dakit zenbateraino fidagarriak diren:

@Porru
admin
creator
link
fedilink
15 hilabete

Aiba, ze ona!
Baina, Zea mays-a Euskal Herrian sartu zenetik, nola deitu ez genekiela, «Arto handi» hasi ginen erabiltzen eta «arto txiki«, artatxiki (mijo) zerealerako.

Etimologien komunitatea
!etimologiak
Create a post

Batez ere euskarazko etimologiekin gozatzeko komunitatea da hau, baina edozein hizkuntzatako hitz, mailegu eta bitxikeriekin ere bai.

Elkarrizketa serioa eta zientifikoa onartzen eta eskertzen dira, baina serioegi aritzea eta haserretzea ez.

Bromak eta hitzen jatorriekin pixka bat amestea onartzen da, baina suposizioak egiten ari bazara, “badirudi…” “imaginatzen hau datorrela…” bezalakoak erabili.

Arau hauek denborarekin aldatu daitezke, baina etimologiekin gozatzeko araua betirako da ;-) Ongi etorri!

PD: hemengo moderatzailea @mikelgs@lemmy.eus da, zalantzarik izanez gero bidali mezu bat.

  • 0 users online
  • 1 user / day
  • 2 users / week
  • 2 users / month
  • 8 users / 6 months
  • 14 subscribers
  • 26 Posts
  • 44 Comments
  • Modlog