Azkenaldian Lemmy instantzia askok arazoak izan dituzte instantzien arteko datu trukaketa handiegiak moteltzen zituelako. Arazo hauek konpontzeko atera zen Lemmy bertsiora eguneratu genuen instantzia hau baina arazoak izaten jarraitzen dugu. Bertsio gehiago kaleratu dituzte anabasa txiki hau konpontzeko baina ez dugu argi zein den arazo hauek saihesteko modua. Bitartean, zerbitzariko ataza garrantzitsu batzurekin arazoak agertu dira. Beraz, tarte baterako federazioa desgaitu dugu.

Horrek esan nahi du webgune honetan bertoko edukiak lasaitasun osoz erabil daitezkeela, baina kanpoko instantzien edukiak irakurtzea eta bidaltzea ez dabilela.

Barkatu eragozpenak. Ahal bezain pronto normaltasunera itzultzea espero dugu.

  • AbaraskaOP
    link
    fedilink
    arrow-up
    2
    ·
    3 months ago

    Kaixo Izaro, barkatu. Normalean ez dugu Lemmy saioa hasten Abaraska kontuarekin. Oraindik horrelako zalantzarik baduzu idatzi mezu bat bidali abaraska@sindominio.net emailera. Laster zerbitzari berria jarriko dugu eta agian Lemmy instantziari berriro federazioa gaitzeko probak egingo ditugu.