Azkenaldian Lemmy instantzia askok arazoak izan dituzte instantzien arteko datu trukaketa handiegiak moteltzen zituelako. Arazo hauek konpontzeko atera zen Lemmy bertsiora eguneratu genuen instantzia hau baina arazoak izaten jarraitzen dugu. Bertsio gehiago kaleratu dituzte anabasa txiki hau konpontzeko baina ez dugu argi zein den arazo hauek saihesteko modua. Bitartean, zerbitzariko ataza garrantzitsu batzurekin arazoak agertu dira. Beraz, tarte baterako federazioa desgaitu dugu.

Horrek esan nahi du webgune honetan bertoko edukiak lasaitasun osoz erabil daitezkeela, baina kanpoko instantzien edukiak irakurtzea eta bidaltzea ez dabilela.

Barkatu eragozpenak. Ahal bezain pronto normaltasunera itzultzea espero dugu.

  • @izaro
    link
    125 days ago

    Oso ondo! Oraintxu Jerboa instalatu dut eta ez du lemmy.eus instantzia “ezagutzen” haren datu basean, hasieran izena non emateko puntuan. Probatu dut eskuz jartzen eta ez dit uzten. Federaturik ez egotearen arazoa izan liteke? Voyagerrekin berriz ez dut arazorik izan… 😅