Kaino lagunak! Atzerrian bizi naiz aspaldidanik eta oso atsegin dut nire e-readerrean irakurtzea. Euskal literatura ere bertan irakurri nahiko nuke, baina booktegi.eus-en bakarrik aurkitu dut. Amazon-ek baditu liburuak euskaraz eta erosi hutsarekin nire Kindle-ean izango nituen arren, gurago dut euskal literatura euskal dendetan erostea. Elkar-en ere begiratu dut baina itxuraz ez dauka epub/mobi aukerarik.

Ezagutzen duzue euskal e-liburuak erosteko beste on-line dendarik?

  • @aldatsaA
    link
    23 years ago

    Iaz konfinamendu garaian ni saiatu nintzen, baina liburuek DRMa zeukaten eta Adobe Digital Editions programa erabiltzera behartzen zintuzten (Linux banaketetan Winerekin funtzionatzen omen du). Ez dakit geroztik gauzak aldatuko ziren. https://mastodon.eus/@aldatsa/103889058942962743

    • @mikelgsA
      link
      13 years ago

      DRM horrek zer suposatzen du? Nik liburu elektronikora (Kobo markakoa daukat) pasa nahi nituzke eLiburutegiko liburuak. Ezin da? Behin saiatu nintzen (ordenagailuan Linux) eta ezin nuen deskargatutakoa ondo ireki, galdu nintzen.

      • @TxopiA
        link
        33 years ago

        DRM industriak bere etekinak artifizialki puzteko helburuarekin sortutako teknologia bat da (informazio gehiago adibidez euskarazko Wikipedian). Egileen eskubideak defendatzen dituzten aitzakia erabiltzen dute baina benetan oinarrizko eskubide batzuk urratzen dituzte. Software librearen ikuspegitik eraso galanta da beraiei lizentzia bat erosi ezean DRM duten edukiak kudeatu ezin dituzulako. Demagun PDFak ikusteko edo bideoak jotzeko software libre bat garatu duzula. Ordaindu ezean ezingo duzu DRMdun edukirik erreproduzitu eta zure softwareak beste batzuk baino mugatuagoa izango da. Hori da adibidez Mozillak Firefox-ekin hartu behar izan zuen erabaki zailetako bat. DRMri euskarria emanez, teknologia kaltegarri hori zabaltzen laguntzen duzu eta euskarririk ematen ez badiozu zure proiektua kaltetzen duzu… DRM EZ!

      • @aldatsaA
        link
        13 years ago

        Ulertu nuenagatik Adobe Digital Editions izeneko programa instalatu behar da eta horren bidez kargatu liburu elektronikoak. Bestela ezin da. Koboren webgunean hau aurkitu dut: https://help.kobo.com/hc/en-us/articles/360017814074-Add-eBooks-with-Adobe-Digital-Editions-

        Adobe Digital Editions-ek Windows eta Mac-erako bertsioak ditu, baina ofizialki Linuxerako ez. Horregatik esaten nuen Wine-rekin funtzionatzen omen duela. Ez dakit. Ez nuen probatu. https://www.winehq.org/

        • @mikelgsA
          link
          23 years ago

          Eskerrik asko!! Ikertu behar dut eta, nobedaderik banu, hemen abisatuko 👍