Administratzaileok webguneko parte-hartze arauetan ondoko hau gehitu dugu:

10.5. Pornografia. Biluztasuna, pornografia eta eduki sexual esplizitua ez dira onartzen, artisten irudikapenak barne.

Talde irekia garenez, neurri honen egokitasunaren inguruan eztabaida sustatu nahi dugu, hausnarketari lekua egin. Zein da zure iritzia aldaketa honi dagokionez?

  • @mikelgsMA
    link
    fedilink
    1
    edit-2
    3 years ago

    Niri ondo iruditzen zait. Erraza da “porno alternatiboaren alde nengoke, hori ere debekatzea pena da…” pentsatzea, baina administrazio lan handia eta zaila eragingo luke erabakitzen ibili beharrak.