Administratzaileok webguneko parte-hartze arauetan ondoko hau gehitu dugu:

10.5. Pornografia. Biluztasuna, pornografia eta eduki sexual esplizitua ez dira onartzen, artisten irudikapenak barne.

Talde irekia garenez, neurri honen egokitasunaren inguruan eztabaida sustatu nahi dugu, hausnarketari lekua egin. Zein da zure iritzia aldaketa honi dagokionez?

  • PorruMA
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    edit-2
    4 years ago

    Nei izatez pornografia ta eduki sexualak etzaizkit ezkutatzeko o debekatzeko ezer iruitzen bere baitan, baizik ta ezagunenak ta komertzialak dakan eduki ta ikuspuntu patriarkal ta objetizatzailea. Bestela, biluztasuna, sexualitatea ta praktikak erakustea… etzait eskandalizatzeko ezer iruitzen; @txikillana@mastodon.jalgi.eus -ek behin partekatu zun “porno erreala” o holako zeoze, gurasoek umeentzako indakoa. Hoi bestean men debekatzea pena emateit.

    Horreatik nik enuke debekatuko idealki. Kontua da nekagarria dala epaile lanetan ibiltzea zer onartu ta zer ez erabakitzen, ez bado irizpide amankomun argirik.