Lemmurretik idatzi dut hau probatzeko.

  • @PorruA
    link
    fedilink
    23 years ago

    Badakizue nola kendu daiteken Lemmy.ml aplikaziotik? Ez ditut bertako edukiak ikusi nahi

    • @mikelgsA
      link
      fedilink
      2
      edit-2
      3 years ago

      Nahi nuke nik ere, edo behintzat lemmy.eus lokala jarri hasierako pantaila gisa. Bestela sartzen naizen bakoitzean aukeratu behar dut.

      Egia esan, nabigatzaileko lasterbidearen ikonoa jartzea mugikorreko mahaigainean erosoago zait oraingoz.

      Iruzkin bat bidali ondoren akats ortografikoren bat zuzentzeko ere, lemmur erabiliz ezin dela uste dut. Beraz, instalatuta dudan arren, nabigatzailetik nahiago oraingoz.

      • @TxopiMA
        link
        fedilink
        23 years ago

        Euskaraz idazteko nabigatzailearen zuzentzailea baino hobea den zerbait dago, niri behintzat hala iruditzen zait (onena biak batera izatea da). AnysoftKeyboard teklatuaz ari naiz: https://librezale.eus/2017/02/20/anysoft-keyboard-euskaraz-kalean/

        Software librea da, euskaraz guztiz erabilgarri dago, idaztean egiten ditugun akats asko automatikoki zuzentzen ditu, hitzak amaitzen laguntzen dizu, pila bat hizkuntza ditu, hizkuntza atoan alda dezakezu, datraolat hizkia integratuta dakar… Telefonoan beti darabilt eta ordenagailuan bere ezaugarri batzuk faltan botatzen hasi naiz azkenaldian 😆

        • Miren
          link
          fedilink
          1
          edit-2
          3 years ago

          AnysoftKeyboard aipatu duzula… gauza bat bakarrik ematen diot faltan (ezjakintasuna ia ziur)… Emotikonoak idazteko aukera! Zerrenda erakutsiko duen botoi bat, edo horrelako zerbait. Nola egiten da? Ez dut asmatzen!

          • @TxopiMA
            link
            fedilink
            23 years ago

            Emojientzako tekla bat agertu ohi da beheko errenkadan ezkerretara. Nik adibidez honela ikusten dut:

            Proba batzuk egin ditut eta ezarpenak aldatuz gero botoi hori kentzerik badagoela ikusi dut. Ezarpenetan sartzeko Sartu bitoia sakatuta mantendu. Interfazea > Dohikuntzak eta gehiago > Beheko errenkada orokorra. Hor adibidez “iPhone estiloa” edo “Eskola zaharra” hautatuz gero, emojien teklarik ez duzu ikusiko. Beste modu batzuetara ere posible izango da kentzea. Lortu duzu ikustea?

            • Miren
              link
              fedilink
              13 years ago

              👏🏼👏🏼👏🏼

              Gogoratzen nuen halako aukera bat baino ez nuen topatzen, orain bai! Eskerrik asko! 🥳

              • Miren
                link
                fedilink
                13 years ago

                Nun begiratu jakitea eta denbora pixkat eskaintzea bezelakorik ez dago. Espazio barran eskuinera, espazio barran ezkerrera, espazio barran gora egin eta funtzio desberdinak ezarri daitezke 👏🏼 Orain “bistan” ahalik eta funtzio gutxiena daukat eta keinu bidez azkar iris naiteke zenbaki/sinbolo/funtzio gehigarrietara.

                🍻 @txopi!