Iepa! #Fedibertso-ari galdera! Dudan blogetik, arinago eta tracker eta gauza maltzur gutxiago dituen batera aldatzea pentsatzen ari naiz azkenaldian. (bi urte izan daitezke?? :D) [WriteFreely] (https://writefreely.org /) probatu dut eta ez dago gaizki eta, bestalde, [Plume] dagoela ere ikusi dut (https://joinplu.me /), agian diseinurako beste aukeraren bat gehiago ematen duena. Proiektu edo instantzia egonkor bat aurkitu nahiko nuke, Wordpress- [IzaroBlog] (https://izaroblog.com /) dudan guztia migratzen hasi aurretik. Ez dut hemendik urte betera berriro migratzen hasi nahi garatzaileak ez duelako jarraitzen edo komunitateak ez duelako eguneratzen. Prest nago proiektu horrekin ekonomikoki laguntzeko (nire aukeren barruan), ahalik eta egonkorrena izan dadin, hori bai. Motibatzen nau #Markdown-en idazteak eta bi proiektuek eskaintzen duten sinpletasunak, baina ez nago gai instantzia bat eta horrelakoak muntatzeko…;)

Inork ezagutzen al du horrelako zerbait eskaini dezakeen komunitate/talderik? Edo beste aukerarik bururatzen zaizue?

Fedibertsoan hasi dugu elkarrizketa, baina @miren@lemmy.eus -ek gomendaturik hemen ere jartzen dut, interesgarria izan daitekeelakoan. Elkarrizketa guztia hemen jarrai dezakezue: https://pleroma.libretux.com/notice/A4naQHWWEYU48j6Ueu #Jekyll, #Hugo, #Gitl, #Githu eta #Nextcloud-ek eskaintzen dituen aukerak ere atera dira.

  • @izaroOP
    link
    13 years ago

    Kaixo! Ba bai, horietako batekin hasiko naiz probetan, ea zer lortzen dudan… hala era aukera guzti hauek ordenagailuan, han da lokalean, zeozer izan behar dute? edo dena gelditzen da “Git” horien barruan? Pare bat ordenagailutik lanean bazaude, adibidez, egon daiteke “karpeta lokal” hori nextcloud bidez sinkronizaturik?

    • Miren
      link
      13 years ago

      Karpeta lokala git bertsio kontrol sistemaren bitartez mantendu behar duzu eguneratua. Normalean ez da gomendatzen git errepositorio bat biltzen duten karpetak bestelako zerbitzuekin sinkronizatzerik, bertsioen kontrola pikutara joan daitekeelako…

      Github/GitLab erabiltzen baduzu, haien webgunetik bertatik ere aldaketa batzuk egin ditzakezu. Normalean hobe gauza txikiak bakarrik egitea zuzenean nabigatzailetik (akats bat zuzendu…) kudeaketa es delako hain erosoa, baina posible da aldaketa sakonagoak ere egitea (mezu berri bat osorik idatzi, adibidez, ala itxura aldaketa bat css fitxategian).

      Esango nizuke sinpleena agian izan daitekeela ordenagailu bakarrarekin ibiltzea lokalean (eta bertan mantentzea sinkronizatua Github/Gitlab lainoarekin, hortik egitea lehenengo martxan jartzea eta aldaketa sakonak etab…), eta beste ordenagailuren batetik aritu behar baduzu, nabigatzailearen bitartez egitea, zuzenean Github/Gitlab-en.