Iepa! #Fedibertso-ari galdera! Dudan blogetik, arinago eta tracker eta gauza maltzur gutxiago dituen batera aldatzea pentsatzen ari naiz azkenaldian. (bi urte izan daitezke?? :D) [WriteFreely] (https://writefreely.org /) probatu dut eta ez dago gaizki eta, bestalde, [Plume] dagoela ere ikusi dut (https://joinplu.me /), agian diseinurako beste aukeraren bat gehiago ematen duena. Proiektu edo instantzia egonkor bat aurkitu nahiko nuke, Wordpress- [IzaroBlog] (https://izaroblog.com /) dudan guztia migratzen hasi aurretik. Ez dut hemendik urte betera berriro migratzen hasi nahi garatzaileak ez duelako jarraitzen edo komunitateak ez duelako eguneratzen. Prest nago proiektu horrekin ekonomikoki laguntzeko (nire aukeren barruan), ahalik eta egonkorrena izan dadin, hori bai. Motibatzen nau #Markdown-en idazteak eta bi proiektuek eskaintzen duten sinpletasunak, baina ez nago gai instantzia bat eta horrelakoak muntatzeko…;)

Inork ezagutzen al du horrelako zerbait eskaini dezakeen komunitate/talderik? Edo beste aukerarik bururatzen zaizue?

Fedibertsoan hasi dugu elkarrizketa, baina @miren@lemmy.eus -ek gomendaturik hemen ere jartzen dut, interesgarria izan daitekeelakoan. Elkarrizketa guztia hemen jarrai dezakezue: https://pleroma.libretux.com/notice/A4naQHWWEYU48j6Ueu #Jekyll, #Hugo, #Gitl, #Githu eta #Nextcloud-ek eskaintzen dituen aukerak ere atera dira.

  • Miren
    link
    fedilink
    arrow-up
    3
    ·
    4 years ago

    Harian aipatzen nuena laburbilduz: blog sinpleak (estatikoak) kudeatzeko modu erraz bat Jekyll edo Hugo izan daitezke, bereziki Github edo Gitlab bitartez. Zehazki:

    • Github-ek automatikoki (eta doan) sortu eta ostatatzen ditu webguneak Jekyll erabiliz, programaziorik erabili beharrik gabe
    • Gitlab-ek automatikoki (eta doan) sortu eta ostatatzen ditu webguneak Hugo erabiliz, programaziorik erabili beharrik gabe

    Hortik aurrera, beste baldintza, lehentasun edo eskakizunik baldin badago, nahi adina konplikatu daiteke; baina proba egiteko ez dira aukera txarrak.

  • bertol
    link
    fedilink
    arrow-up
    2
    ·
    4 years ago

    Blogen munduan gabiltzala, nahi gabe org-static-blog delakoarekin topo egin dut.

    Badirudi tracker eta gauza maltzur gutxiagoarena ederki betetzen duela, martxan jartzea aldiz, besteak baino zertxobait zailagoa izan daiteke.

    Hala ere, norbaitek interesik izango balu hona hemen 2 esteka abiapuntu moduan:

  • aitor
    link
    fedilink
    arrow-up
    2
    ·
    4 years ago

    aupa berriz ere! beste bat aurkitu berri det, Zola izenekoa ta kontu honetaz oroitu naiz! alternatiba oso sinplea dirudi, dependentzi gabekoa dela dio: https://www.getzola.org/

  • izaroOP
    link
    fedilink
    arrow-up
    2
    ·
    4 years ago

    Kaixo talde! Mila esker zuen erantzunengatik! Azkenean Github-ekin errazagoa egin zitzaidan ulertzea nola funtzionatzen zuen, tutorial hobeak iruditu zitzaikidan eta bertan egin nuen. Microsoft-ek erosi badu ere ez du itxura txarrik, eta beti dago sarrerak jaitsi, edo lokalean gordetzeko aukera. Esan behar dizuet ez zitzaidala batera erraza egin Git-en funtzionamendua ikastea, eta nahiko kostata baina azkenean modu sinple eta niretzako ulergarrian antolatu dudala bloga.
    Hala ere gauza nahikotxo ditut ikasteko, “pagination” nola erabili, iruzkinak izateko aukerarik ote dagoen, “category” eta “label” ondo erabiltzen ikasi, etab. Galdetuko dizuet… ;) Esker mila denoi! AH! Blogaren esteka hauxe da: https://izaroblog.github.io/ Hobetzeko gauzarik ikusten baduzue… esan mesedez! ;)

    • Miren
      link
      fedilink
      arrow-up
      1
      ·
      4 years ago

      Oso txukun gelditu zaizu! 👏🏼

  • izaroOP
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Kaixo! Ba bai, horietako batekin hasiko naiz probetan, ea zer lortzen dudan… hala era aukera guzti hauek ordenagailuan, han da lokalean, zeozer izan behar dute? edo dena gelditzen da “Git” horien barruan? Pare bat ordenagailutik lanean bazaude, adibidez, egon daiteke “karpeta lokal” hori nextcloud bidez sinkronizaturik?

    • Miren
      link
      fedilink
      arrow-up
      1
      ·
      4 years ago

      Karpeta lokala git bertsio kontrol sistemaren bitartez mantendu behar duzu eguneratua. Normalean ez da gomendatzen git errepositorio bat biltzen duten karpetak bestelako zerbitzuekin sinkronizatzerik, bertsioen kontrola pikutara joan daitekeelako…

      Github/GitLab erabiltzen baduzu, haien webgunetik bertatik ere aldaketa batzuk egin ditzakezu. Normalean hobe gauza txikiak bakarrik egitea zuzenean nabigatzailetik (akats bat zuzendu…) kudeaketa es delako hain erosoa, baina posible da aldaketa sakonagoak ere egitea (mezu berri bat osorik idatzi, adibidez, ala itxura aldaketa bat css fitxategian).

      Esango nizuke sinpleena agian izan daitekeela ordenagailu bakarrarekin ibiltzea lokalean (eta bertan mantentzea sinkronizatua Github/Gitlab lainoarekin, hortik egitea lehenengo martxan jartzea eta aldaketa sakonak etab…), eta beste ordenagailuren batetik aritu behar baduzu, nabigatzailearen bitartez egitea, zuzenean Github/Gitlab-en.