Gurasoaren arreba edo ahizpari “matanta” erraten zaio Lapurdiko kostaldean, beste tokietan izeba, izeko edo ttantta erraten den gisan (ikus hemen).

Eboluzio interesgarria du hitzak, izan ere matanta frantsesezko “ma tante” (nire izeba) formatik dator, euskarak posesibo hori hitzaren parte egin du (“zure matanta” erran baitaiteke).

Aldiz, frantsesezko “tante” horrek ere antzeko eboluzioa izan duela dirudi, jatorriz “ante” baitzen. Eta posesiboaren gehiketak (“ta ante”, zure izeba) eman du gaurko “tante”.

Hots, “matanta” erratean, etimologikoki “nire zure izeba” diogu.

  • mikelgsMA
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    edit-2
    3 years ago

    Ze pasada!! 😍👌👌👌 Bide batez, ingelesean dagoen “aunt” hitza ere ahaide izango da noski.

    • KilkerraOP
      link
      fedilink
      arrow-up
      2
      ·
      3 years ago

      Bai, badirudi normandiarrek eraman zutela britainiara hitz hori. Jatorria latinezko “amita” dela irakurri dut hor zehar.