Iepa! #Fedibertso-ari galdera! Dudan blogetik, arinago eta tracker eta gauza maltzur gutxiago dituen batera aldatzea pentsatzen ari naiz azkenaldian. (bi urte izan daitezke?? :D) [WriteFreely] (https://writefreely.org /) probatu dut eta ez dago gaizki eta, bestalde, [Plume] dagoela ere ikusi dut (https://joinplu.me /), agian diseinurako beste aukeraren bat gehiago ematen duena. Proiektu edo instantzia egonkor bat aurkitu nahiko nuke, Wordpress- [IzaroBlog] (https://izaroblog.com /) dudan guztia migratzen hasi aurretik. Ez dut hemendik urte betera berriro migratzen hasi nahi garatzaileak ez duelako jarraitzen edo komunitateak ez duelako eguneratzen. Prest nago proiektu horrekin ekonomikoki laguntzeko (nire aukeren barruan), ahalik eta egonkorrena izan dadin, hori bai. Motibatzen nau #Markdown-en idazteak eta bi proiektuek eskaintzen duten sinpletasunak, baina ez nago gai instantzia bat eta horrelakoak muntatzeko…;)

Inork ezagutzen al du horrelako zerbait eskaini dezakeen komunitate/talderik? Edo beste aukerarik bururatzen zaizue?

Fedibertsoan hasi dugu elkarrizketa, baina @miren@lemmy.eus -ek gomendaturik hemen ere jartzen dut, interesgarria izan daitekeelakoan. Elkarrizketa guztia hemen jarrai dezakezue: https://pleroma.libretux.com/notice/A4naQHWWEYU48j6Ueu #Jekyll, #Hugo, #Gitl, #Githu eta #Nextcloud-ek eskaintzen dituen aukerak ere atera dira.

  • @izaroOP
    link
    23 years ago

    Kaixo talde! Mila esker zuen erantzunengatik! Azkenean Github-ekin errazagoa egin zitzaidan ulertzea nola funtzionatzen zuen, tutorial hobeak iruditu zitzaikidan eta bertan egin nuen. Microsoft-ek erosi badu ere ez du itxura txarrik, eta beti dago sarrerak jaitsi, edo lokalean gordetzeko aukera. Esan behar dizuet ez zitzaidala batera erraza egin Git-en funtzionamendua ikastea, eta nahiko kostata baina azkenean modu sinple eta niretzako ulergarrian antolatu dudala bloga.
    Hala ere gauza nahikotxo ditut ikasteko, “pagination” nola erabili, iruzkinak izateko aukerarik ote dagoen, “category” eta “label” ondo erabiltzen ikasi, etab. Galdetuko dizuet… ;) Esker mila denoi! AH! Blogaren esteka hauxe da: https://izaroblog.github.io/ Hobetzeko gauzarik ikusten baduzue… esan mesedez! ;)