Nola sortu URL estekak testuetan? Eta testu testu etzana, lodia… edo izenburuak, zerrendatzeak… Leku askotarako (Lemmy bera, kasu) baliagarri diren trikimailuak :-) Oharra: Markdown fitxategien luzapena .md da.
Nola sortu URL estekak testuetan? Eta testu testu etzana, lodia… edo izenburuak, zerrendatzeak… Leku askotarako (Lemmy bera, kasu) baliagarri diren trikimailuak :-) Oharra: Markdown fitxategien luzapena .md da.
Etzanik idazteko * ikurra jarri behar da etzan nahi dugun testuaren hasieran eta amaieran. Lodiz idazteko berdin, baina bi aldiz ** ikurra.
Estekak sortzeko kortxete eta parentesiekin jolastu. Hemen azalpen erraz bat. Alegia, “hemen” hitza kortxete artean jarri dut eta jarraian parentesi artean URL-a sartu diot. Argitaratzean “Hemen” hitza kolorez agertzen da, esteka bihurtuta.
Hasieran programazioa dirudi, baina akaso alfabetatze digital arrunta (gizarteko pertsona orok jakiteko eskubidea duena) kontsideratu genezake. Oso erabilgarria behintzat bada. Probatu eta gozatu!
Lemmyk berak mark down sintaxia onartzen du eta bere laguntzan oinarrizko azalpen batzuk ematen ditu: https://join.lemmy.ml/docs/en/about/guide.html#markdown-guide
Niri gida hau gustatzen zait eta normalean oinarrizko sintaxi hori edo bertatik estekatzen den sintaxi aurreratua kontsultatzen dut: https://www.markdownguide.org/basic-syntax#links
Element txaterako aplikazioak ere Markdown onartzen du ;)
Oso ona gida hori!