Osagaiak:
- Glutena
- Nahi dituzun espeziak hautsan: baratxuria, tipula, piperrautsa, belarrak…
- Soja saltsa
- Ura
- Salda-pastilla
Tresnak:
- Nahaste-ontzi bat
- Lapiko handi bat
Aukeran:
- 25x25 cm-ko kotoi-zapi garbiak
- 20 cm-ko kozinatze-sokak
- Zapi bat
Prozedura:
- Nahaste-ontzian katilukada bat gluten, espeziak eta 3/4 katilukada likido (1/4 soja saltsa, 2/4 ur) nahastu. Behar bada, ur pixka bat gehiago bota.
- 10-20 minutu itxoin, zapi batez estalita
- Lapiko handian ur asko irakin, soja saltsarekin eta salda-pastillarekin.
- Seitan bola nahi duzun tamainan zatitu.
- Aukeran, emaitza dentsoa izan dadin, kotoi-zapietan bildu, estutu eta muturrak sokaz lotu.
- Seitana lapikoan irakin, 40-60 minutuz.
Gero, izozkailuan gorde daiteke, edo hozkailuan, eta zuzenean jan daiteke, edo fritijituta, labean, nahi bezala.
You must log in or # to comment.
@Porru kaixo >Andoni, glutena=hirina? edo glutena bere hortan saltzen da?azken hau ez nekien.


