Osagaiak:

  • Glutena
  • Gari-irin integrala
  • Nahi dituzun espeziak hautsan: baratxuri hautsa, tipula lehortua, piperrautsa, piperbeltza, ezkaia, ezamihilua…
  • Soja saltsa
  • Ura
  • Salda-pastilla edo hautsa

Tresnak:

  • Nahaste-ontzi bat
  • Lapiko handi bat

Aukeran:

  • 25x25 cm-ko kotoi-zapi garbiak
  • 20 cm-ko kozinatze-sokak
  • Zapi bat

Prozedura:

  1. Nahaste-ontzian nahastu:
    katilukada 1 gluten,
    1/4 katilukada irin,
    3/4 katilukada ur,
    1/4 soja saltsa eta espeziak.
    Gero ondo-ondo nahastu.
  2. Seitana nahi duzun tamainako bolatan zatitu
  1. Aukeran, emaitza dentsoa izan dadin, kotoi-zapietan bildu, estutu eta muturrak sokaz lotu.
  1. 10-20 minutu itxoin
  2. Lapiko handian ur asko irakin, nahi beste soja saltsarekin eta salda-pastillarekin.
  3. Seitana lapikoan irakin, 40-60 minutuz.

Gero, izozkailuan gorde daiteke, edo hozkailuan, eta zuzenean jan daiteke, edo fritijituta, labean, nahi bezala.

    • AndoniOPM
      link
      fedilink
      euskara
      arrow-up
      1
      ·
      1 个月前

      Kaixo, Aitor: Ustet erantzun nizula beste konturen batetik, baina bai, glutena bere hortan saltze da ta ez da irin normala. Irin normaletik eratorria da, glutena (proteina) “bakarrik” utzita, %80 du proteina. Horrekin itea askoz errexagoa da irinakin ite baino, irinakin inez geo uretan garbitu ta garbitu behar dezulako, glutena bakarrik geratu dadin.