Errore-zuzenketa asko dakartza bertsio berri honek. Hemen ikus dezakezue zerrenda, ingelesez: https://github.com/LemmyNet/lemmy/compare/0.17.2...0.17.3
Errore-zuzenketa asko dakartza bertsio berri honek. Hemen ikus dezakezue zerrenda, ingelesez: https://github.com/LemmyNet/lemmy/compare/0.17.2...0.17.3
Ah, uste dut ez dugula begiratu. Baina egia da atzo adibidez probako erabiltzaile bat sortu nahi izan nuela eta “Eskaera gehiegi zerbitzarian, saiatu geroago” moduko mezu bat jarri zidala.
Gure zerbitzaria oso lasai dago. Nik uste nabaritu ere ez dela egin. Lemmy.ml-n adibidez, beste kontu bat da: https://lemmy.ml/post/1147770
Mikeli agertutako mezuak ez dut uste zerbitzariaren kargarekin zerikusirik duenik. Lemmy.eus-eko azala kargatzean irudi bakoitzeko eskaera bat egiten du. Lehen ere muga handitu behar izan genion Lemmy-ri. Nabigatzaile edo IP batetik denbora gutxian orri asko bisitatuz gero, eskaera kopurua gainditzen du eta irudi batzuk ez ditu kargatzen. Hori dela uste dut mezu horren arrazoia.
@aldatsa @mikelgs eta diskoko MB kopurua ez da handitu?
Ez dakit egia esan. Babeskopiak ez ditut nik eramaten. Une honetan datu-basea gehi irudiak 5,6 GB. Momentuz leku aldetik ez daukagu arazorik. Astebete barru begiratuko dut, ea zenbat igotzen den.
Ah! Baliteke, ze saioa itxi ta ireki ibili nintzen behin eta berriro 😄👍