Kaixo, Ez dakit noiz edo noiz hemendik honi buruz hitz egin dugun… baina irakurle asko daude Fedibertsoan, eta liburuak gomendatzeko, iruzkinak egiteko oso erabilgarria eta federatua den plataforma honen berri eman nahi nuke: https://bookwyrm.social/ Ez dakit duen lizentzia #SoftwareLibrea izan daitekeen, baina tira, lan polita da eta badirude gutxira bakoitzak egindako liburuen datuak esportatzeko aukera ere izango del (csv formatuan), beraz bakoitzak irakurritakoa gogoratzeko ere balio dezake! ;) ANTI-CAPITALIST SOFTWARE LICENSE (v 1.4) Bide batez, Euskarazko itzulpena %38an dago soilik… norbaitek lagundu nahiko balu! ;) https://translate.joinbookwyrm.com/project/bookwyrm/eu
Iepa! Bai, ni hasi naiz itzulpenarekin eta @okerreko@lemmy.eus -ke ere lagunduko zidala esan dit (presioa, presioa :D ). Ez dakit bookwyrm.eus bezalako instantziak zentzua duen edo ez, baina egia da euskarazko liburu gutxi daudela haien datu baseetan eskuragarri. Ni pixkanaka baten bat igotzen noa, baina oso polita litzateke adibidez, euskal argitalpenen katalogoa izatea eta hara inportatzea. Gure literatura eta liburuak zabaltzeko beste modu bat izan daiteke.
Beste aldetik “Elegose” taldearen dinamikarako ere interesgarria izan daitekeela uste dut. Nolanahi ere, oraingoz bookwyrm.social-ekin probatzera noa, oso itxura ona du eta!
Ze ederki!!