Kaixo, Ez dakit noiz edo noiz hemendik honi buruz hitz egin dugun… baina irakurle asko daude Fedibertsoan, eta liburuak gomendatzeko, iruzkinak egiteko oso erabilgarria eta federatua den plataforma honen berri eman nahi nuke: https://bookwyrm.social/ Ez dakit duen lizentzia #SoftwareLibrea izan daitekeen, baina tira, lan polita da eta badirude gutxira bakoitzak egindako liburuen datuak esportatzeko aukera ere izango del (csv formatuan), beraz bakoitzak irakurritakoa gogoratzeko ere balio dezake! ;) ANTI-CAPITALIST SOFTWARE LICENSE (v 1.4) Bide batez, Euskarazko itzulpena %38an dago soilik… norbaitek lagundu nahiko balu! ;) https://translate.joinbookwyrm.com/project/bookwyrm/eu

  • @mikelgsA
    link
    fedilink
    22 years ago

    GoodReads aplikazioaren alternatiba librea da. Itzulpenarekin ez dut gogoratzen nor ari zen. Nik ez dut erabiliko aplikazio hori, momentuz behintzat. Ez dut hainbeste liburu irakurtzen… 😅😅. Kasu honetan ez dut uste zentzua daukanik bookwyrm.eus moduko instantzia bat egiteak. Beraz .social hori erabiltzen baduzu, hemendik hilabete batzuetara abaisatu ea zemouz esperientzia!

    • @izaroOP
      link
      fedilink
      22 years ago

      Iepa! Bai, ni hasi naiz itzulpenarekin eta @okerreko@lemmy.eus -ke ere lagunduko zidala esan dit (presioa, presioa :D ). Ez dakit bookwyrm.eus bezalako instantziak zentzua duen edo ez, baina egia da euskarazko liburu gutxi daudela haien datu baseetan eskuragarri. Ni pixkanaka baten bat igotzen noa, baina oso polita litzateke adibidez, euskal argitalpenen katalogoa izatea eta hara inportatzea. Gure literatura eta liburuak zabaltzeko beste modu bat izan daiteke.
      Beste aldetik “Elegose” taldearen dinamikarako ere interesgarria izan daitekeela uste dut. Nolanahi ere, oraingoz bookwyrm.social-ekin probatzera noa, oso itxura ona du eta!

    • Miren
      link
      fedilink
      12 years ago

      Nik erabiltzen dut duela denbora bat Goodreads-en ordez, eta batetik bestera datuak pasatzea oso erosoa izan zen. Liburuak gehitzea ere erraz egiten da, baina ez dut asmatzen dagoeneko datubasean dagoen liburu baten edizio bat sortzea… hau pendiente daukat.

      @mikelgs, ez dakit zergatik diozun ez diozula zentzurik bookwyrm.eus moduko instantzia bati… mastodon.eus edo lemmy.eus dauden bezalaxe. Besterik da norbait lan hori hartzeko prest egotea, baina "zentzu"ari dagokionez… nik ez dut alderik ikusten.

      • @mikelgsA
        link
        fedilink
        22 years ago

        Barkatu berandu erantzutea, Librezale txatean Txopik esan zuen hau itsasten dizut:

        "BookWyrm instantzia bat sortu genuen probetarako eta konturatu ginen euskaldunek hainbat erdal eduki igoko zituztela eta softwareak ez duela hizkuntzaka iragazteko aukerarik ematen (hau ez da konpontzen erraza hizkuntzak kodetu ere ez direlako egiten: Basque, basque, euskara, euskera…)

        Softwarea euskaratzeak merezi badu ere, bildu ondoren erabaki genuen ehuneko handi batean euskaraz egongo ez zen instantzia bat kudeatzeko lana ez hartzea."

        Hobeto ez nuen azalduko nik, eta Txopirengandik ikasi nuen “kopiatzea ez da lapurtzea”… 😄