Gau on; Ea bat edo batek arazoa izan duen eta zuzendu.

Markdown erabiltzen dut, RMarkdown, kasu honetan, eta irudiak edo taulak sortzean ingelesezko ereduari segitzen dio. “Table n”, “Figure n”.

Lortu nahi nuke “n. taula:” eta horren parekoa “irudia” hitzarekin.

(R)Markdownen erabiltzeko bide argigarririk?

  • @JuanOP
    link
    2
    edit-2
    3 years ago

    Autoerantzuna, Telegrameko taldetik eraikia: Horrelako egitura izan behar du yaml zatiak:

    ---
    title: "Euskaratzeko ahalegina"
    author: "Urlia Artaburu Çubipecoa"
    date: "`r Sys.Date()`"
    header-includes:
        - \usepackage[basque]{babel}
        - \makeatletter
        - \renewcommand{\fnum@figure}{\thefigure.~\figurename}
        - \renewcommand{\fnum@table}{\thetable.~\tablename}
        - \makeatother
    output: pdf_document
    ---
    

    header-icludeseko lehenengo aukerak eragiten du euskarazko silabak zatitzea eta agertzea eta hitz automatiko batzuk euskaratzea (table, figure, toc…). bigarrenetik laugarrenera proposatzen duen sistema, “Taula 1: izenburua”, atzekoz aurrera ipintzen du eta puntua gehitzen dio zenbakiaren ondoren: “1. Taula: izenburua”

    Hori bai, “Taula” eta “Irudia” hitzak letra larriz agertzen dira eta ez xehez, behar lukeen moduan.

  • Miren
    link
    13 years ago

    Nik polyglossia paketearen bitartez aldatu izan dut (gaztelerarako, baina euskaraz horrela izango dela pentsatzen dut):

    % Set Basque language 
    \usepackage{polyglossia}
    \setmainlanguage{basque} % hizkuntza nagusia
    \addto\captionsbasque{
      \renewcommand{\tablename}{taula}
      \renewcommand{\lstlistingname}{emaitza}
    }
    

    Dena den, erabiltzen duzun bestelako LaTeX ezarpenekin bateragarri egin beharko duzu, eta horretan laguntzeko gutxieneko adibide funtzionala (“minimum working example” edo MWE) partekatzen baduzu, ba errezago 😉

    • Miren
      link
      13 years ago

      Beste modu batean esanda, hori ez du RMarkdownek kudeatzen, baizik eta PDFa sortzeko erabiltzen duzun LaTeX bitarteko txantiloiak. Ez dakit YAML goiburuak onartzen duenarekin nahikoa izango den, ala honetarako pandoc bitartekariak erabiltzen duen LaTeX txantiloia editatu beharko duzun (nik azken honen alde apustu egingo nuke).