Aurtengo martxoaren 9tik 10erako gauean sute bat egon zen lemmy.eus webgunea ostatatua dagoen datu-zentroan, Estrasburgoko OVHren eraikinean.
Horrek sortutako mantenu eta berregituratze lanak zirela eta, zerbitzariak itzalita egon dira aste eta erdi inguruz; horregatik utzi zion lemmy.eus webguneak funtzionatzeari bitartean.
Zorionez lemmy.eus berriz martxan da eta ez da daturik erre!
Orain babeskopiei are garrantzi handiagoa eman diegu beste datu-zentro batean gordez, Gravelineskoan.
Burujabetzaren alde, Euskal Herrian datu-zentro berdinzalerik ezagutzen duzuen jakin nahi dugu, datuak bertara mugitzea baloratzeko.
Ongi etorri bueltan guztioi!!
Zorionak!!!