Bazterretan entzuten denari jaramon eginda, polimaitasun harremanak gero eta normalduagoak daude. Nekez animatzen gara, ordea, esperientzia konkretuez hitz egitera, eta nik behintzat faltan botatzen dut. Ez naiz “kurrikulumaz” ari, noski (gerra-hegazkin pilotuek eraitsitako abioi bakoitzeko egiten duten koskak nola), baizik eta zerbait sakonagoaz: harremanok kudeatzeko moduaz, era eraikigarrian eramateaz, agertzen diren arazoei heldutasunez aurre egiteaz… Izan ere, arlo honetan -ezinbestean- eskema guztiak gainditzen dituen errealitate ezin anitzagoa dago, eta ezin gara teoria edo jokabide-eredu bakarraz aritu. Artikulu pare honetan gaiaren zioari oso ongi heltzen zaiola uste dut.
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2640/polimaitasuna
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2642/polimaitasuna
Izan al duzue horrelako esperientziarik? Hura komentatzeko gogorik?
Uste dut badakidala zer gertatzen den.
Euskarazko “ezberd i n d u” hitzean eta antzerakoetan ez dugu asmo horrekin erabiltzen, baina dirudienez “d i n d u” (zuriuneekin jarri dut ez dezan removed-ekin ordezkatu) pertsona beltzak izendatzeko batzuk erabiltzen duten ingelesezko hitz iraingarri bat da. https://en.wiktionary.org/wiki/*removed*
Lemmy-k ingelesezko hitz iraingarriak automatikoki ordezkatzen ditu, horien artean “d i n d u”. Ikusi SLUR_REGEX (hitz iraingarriak ordezkatzeko adierazpen erregularrak) https://github.com/LemmyNet/lemmy/blob/7cc5f53cad63a26bff8f4736e9a74d6c0a19c493/lemmy_utils/src/utils.rs
Wiktionary-ko estekatik ere ezabatu egin du hitza. Hemen zer dioen:
Alemanez ere antzerako arazoak izan dituzte: https://github.com/LemmyNet/lemmy/issues/535
Mekauen dio, ze kaikukeri hutsa! Hau kodean sartzea oso fuertea iruitze zait!
Lemmyren garatzaile batek ohar hau bidali du eta SLUR tresna aipatzen du: https://lemmy.eus/post/1643
Asko gustatu zait nola idatzi duen, gauzak garbi 😄👌